Pastoral ordezkari eta eragileen XLIII. jardunaldiotan, nazinoarteko taldeen Bilboko Eelizbarrutiko koordinadoraren ordezkaritza izan da, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan migrazinoetarako saileko arduradun dan eta jardunaldietan parte hartu dauan Marije Calvok azaldu dauanez.
Mons. Fernando Garcia Cadiñanos Migrazinoetarako eta Giza Mobikortasunerako Azpibatzordeko presidenteak emon eutsen hasiera jardunaldiei. Hainbat hizlarik parte hartu dau, besteak beste, Jennifer Gomez Espainiako Caritaseko inkulsinorako taldeko kideak eta Migrazinoetarako Getafe eta Jaeneko ordezkaritzako kideak, lsarean lan egiteaz eta gai honi lotutako hainbat egitasmoez jardun ebelarik.
Xabier Gomez Gotzainen Batzarreko Migrazinoetarako saileko zuzendariak “alkarte abegitsu eta misiolariak. Migratzaileakazko pastoraltzaren esparru eta nortasuna” gaiaren inguruan jardun eban eta landa-eremuan migratzaileakaz garatzen dan pastoralgintzan egiten dan lanaren inguruko lekukotasuna eskaini zan. Beste hainbat gai be landu zan, esate baterako, migratzaileei zuzendutako pastoraltza eta sinodo-sena, harrera eta abegitasunaren esperientziak, sentsibilizazinoa gizarte sareetan eta bere eragina gizartean eta etorkinek landa-eremuan bizitzeko dabezan aukerak.