22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzainak gaur amaituko ditu lurraldeetako batzarrak
02.05.2024

Gotzainak gaur amaituko ditu lurraldeetako batzarrak

Eleizbarrutiko gotzainak, idazkari nagusia lagun, batzarrak egin ditu bikaritzaz bikaritza. Martxoan hasita, leku bakotxean Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoari lotuta egiten diran jarduerak eta lekuan lekuko kezkaz ezagutu nahi izan ditu. Era berean, bisita horreek Ebanjelizatze-egitasmoan zehaztutako ekintzak nabarmentzeko bide izan dira. Joan dan martitzenez, apirilak 30, II. bikaritzako pastoral ekintzaileakaz batzartu zan eta gaur ospatuko dau azken batzarra Bilbon, III. eta VII. bikaritzetakoakaz. 

Eleizbarrutiko gotzainak gaur ospatzen dihardu azken batzarra pastoral eragileakaz. On Joseba Segura gotzainak zein Carlos Bargos idazkari nagusiak lekuan lekuko pastoralgintzaren ingurukoan ezagutu ahal izan dabez. 

Gaurko batzarra, Bilbon
Gotzaina III. eta VII. bikaritzetako kideakaz batzartu da
Gotzaina III. eta VII. bikaritzetako kideakaz batzartu da
Gotzaina III. eta VII. bikaritzetako kideakaz batzartu da

Martitzenez Zallan (II. bikaritza) ospatu zan batzarrean, bertako lau Pastoral Barrutietako eragileek parte hartu eben: Mendialde PB (Alonsotegi eta Gueñes arteko herriak), Garbealde PB (Zalla eta Balmaseda), Alen PB (Galdames, Sopuerta, Artzentales, Villaverde eta Turtzioz) eta Karrantza-Lanestosa PB. Migel Vera lurraldeko bikarioak be parte hartu eban batzarrean. 

Batzar aberasgarria

II. bikaritzan, Pepita Larraurik lagunduta egin eben otoitzaldiaren ostean, Pastoral Barruti bakotxak bere errealidadea aurkeztu eban: katekista-kopurua, katekesiaren egoera, karidade eta zuzentasuna, alkartezainen egitekoa…

Lurraldeko bikarioaren esanetan, aurkezpenen ostean, alkarrizketan jardun eben gotzainagaz eta honek fede-zabalkunde eta katekesiari lotuta, “gazteengana hurreratzeko bide barriak bilatzeari” buruz jardun eban. Ondarearen gaia be agertu zan solasaldian, “batzuetan, ondasunak zaintzearen erantzukizunak diru-zama handia” dakarrelako. Honako hau, erronka handia dala esan eben. 

Urrian ospatuko dan sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoagaz batera martxan jarriko dan ardurakidetasun-egitasmoa landu eben batzarraren amaieran.

Joan dan martitzeneko batzarra

Azkenik, datorren kurtsoan Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dala iragarri eban gotzainak. Irailaren 28an, Derion ospatuko dan ‘Goazen!’ kurtso hasierako ekitaldiak emongo deutse hasiera ospakizunei.

Un momento del encuentro del pasado martes