12-06-2024 Miércoles, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Kontzertu solidarioa “Mufungaren Adiskideak” fundazinoaren alde
03.05.2024

Kontzertu solidarioa “Mufungaren Adiskideak” fundazinoaren alde

Mufungaren Adiskideak Fundazinoak dialdia egiten dau bihar -maiatzak 4, zapatua-, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian ospatuko dan kontzertu solidariorako. "NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA" abesbatzak eskainiko dau kontzertua eta batu daiten dirua Mufungara (Kongoko ED) materiala bialtzeko izango da.

“NTONDOBE-LA BONDAD DIVINA” abesbatzak hilaren lehenendo domekaz San Anton parrokian ospatzen dan Meza afrikarrean abesten dau. 

Lorenzo Engonga Ondok zuzendutako abesbatza orain dala 20 urte sortu zan. Domekero abesten eben klaretarren parrokian, San Frantziskon, bertan lanak egiten hasi ziran arte. Taldekide guztiak (15-20 lagun, abeslari eta perkusinozko instrumentuak) jatorriz Ekuatore Gineakoak dira. Bakarrik kantu erlijiosoak abesten dabez eta euren hizkuntzan, FANGeraz.