22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 Gaur hasiko da Begoñan nazinoarteko organo-jaialdia
04.05.2024

Gaur hasiko da Begoñan nazinoarteko organo-jaialdia

Jean-Baptiste Robin Versalleseko Errege Kaperako organiztak kontzertua eskainiko dau gaur -maiatzaren 4a, zapatua- Begoñako basilikan, 20:00etan. Berak emongo deutso hasiera "Bilbao uria" nazinoarteko 12. organo-jaialdiari. Egitaraua osorik: hemen.

Guztira, 4 kontzertu ospatuko dira Begoñan, Santutxun, Indautxun eta Deustun. Hamabigarren ekitaldian, Kroazia, Frantzia eta Uruguaiko organistek jardungo dabe. Antolatzaileek azaldu dabenez, ibilbide luzea daben organo-jole entzutetsuak izango dira, esate baterako Cristina Garcia Banegas uruguaiarra eta ibildideari ekin barri, nabarmentzen ari diranak, esate baterako Katarina Lamotte organista kroaziar gaztea. 

Albeniz e Debussyren lanak hasierako kontzertuan

Jean-Baptiste Robin Versalleseko jauregiko Errege Kaperako organista titularrak emongo deutso hasiera jaialdiari Isaac Albeniz edo Claude Debussy musikagileen lan ezagunak interpretatuz. Franck edo Widorrek organorako konposatutako piezak be joko dabez. 

Katarina Lamotte kroaziar gaztea, Hendayako St. Vicent eleizako organista da eta J.S. Bachen musika barrokoa eskainiko dau, Gabriel Faureren heriotzaren mendeurrena gogoratzeaz batera. Kontzertua maiatzaren 11an izango da, 20: 45etan, Karmelo eleizan.

Cristina Garcia Banegas Montevideoko Musikaren Unibertsitate Eskolako organo-katedrako irakasle erretiratuak “Hego Amerika gizaldiz gizaldi” egitasmoa aurkeztuko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako O.E.S.A. organo neoklasikoan (1968), maiatzaren 18an, 20:00etan.

Jaialdiari amaiera emoteko, Deustun izango da emonaldia ekainaren 1ean, 20:00etan, Matthieu de Miguel Tolosako Notre Dame de la Dalbadeko orgainsta titularra protagonista dala. XIX. eta XX. gizaldietako musika entzun ahal izango da San Felicisimo eleizako organo sinfonikoan (G. Aizpuru-S. de Eleizgaray).

Festival Internacional de Órgano