Asteburuetan ohikoa danez, oraingoan be makina bat ekitaldi eta jarduera izan da Bilboko parrokietan eta beste hainbat eremutan. Kontzertuak, jaunartzeak, Guadalupeko Ama Birjinren irudia Gernikara, Gaixoaren Pazkoa, e.a.
Aba Taano taldearen kontzertu solidarioak
Asteburua musikaz beteta egon da:
Aba Taano gospel-taldearen kontzertu solidario ikusgarriak Sodupeko eleizan, Barakaldoko San Bizente eleizan eta Algortako Loiolako San Inazio eleizan, Kirekan (Uganda) kokatutako “Musika biziak salbatzeko” egitasmo humanitarioaren alde.
Zapatuz, beste kontzertu bi ospatu ziran. Begoñako basilikan, hasiera emon jakon “Diego de Amezua” Organoaren Adiskideen Bilboko Alkarteak antolatzen dauan “Bilbao uria” nazinoarteko 12. organo-jaialdiari. Eta Abandoko San Bizente Martiria parrokian, kontzertua ospatu zan Mufungaren Adiskideak fundazinoaren eskutik.
Maiatza, Lehenengo Jaunartzeen hila
Lehenengo Jaunartzeak ospatu dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan
Ermuan, ohikoa danez, neska-mutikoek tunikaz jantzita egin dabe lehenengo jaunartzea. Berrogeta hamar urteko ohiturari eutsiz, urtero birziklatu eta berrerabili egiten dabez tunikok.
Antzerki solidarioa Bilboko San Bizente eleizan
“Hego Berria-Compromiso Sur” parrokiako taldeak antolatuta, “Show Must Go On” antzezlana aurkeztu eben barikuz ‘Bengo Leku’ parrokiako lokaletan. San Bizente parrokiako eta beste hainbat lekutako 20 gazte eta 245 heldu batu ziran ikuskizunaz gozatzeko.
Misino-esperientziak Meatzaldean
GIzarte gelaren alkarrizketa Meatzaldean (Meatza-indurua), Caritas Bizkaia erakundeak eta Argi eta Gatz komunidadeak antolatuta, Paulino Ordax eta Xabier Eskauriatzaren misino-esperientziari buruz.
Ehun lagunetik gora batu ziran barikuz Somorrostro ikastegian.
Otoitza mobimentuan, Santurtzi Pastoral Barrutian
Gauzatu ebezan dantzetako batzuen sortzaile diran Izaskun Aguirre eta Iratxe Larreak lagunduta. Kabiezeseko San Pedro parrokiako ‘Isiltasuna eta hausnarketa’ taldeak antolatu eban ekitaldia.
Inguru seguruari buruzko heziketa
Maria Manrique, Jose Enrique Varas eta Maria Gomez adin txikikoen babeserako Eleibarrutiko batzordeko kideek “inguru seguruari” buruzko saioa gidatu eben Barakaldoko Elizalde eskaut taldeko eta Deadar taldeko begiraleentzat.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Sinodo-seneko Eleizari buruzko Gotzainen Batzarraren Batzar Nagusian
Idoia López de Mendiola Sinodorako Eleizbarrutiko aldiko koordinatzaileak parte hartu eban batzarrean.
Gehiago jakiteko: hemen
Otoitzaldia Sestaon
Kristau alkarteko 50 lagun inguru batu zan zapatuz LGTBI+fobiaren aurkako otoitzaldian. Amaitzeaz batera adierazo ebenez, “Barri Onaren argitan, LGTBI alkarte osoaren alde erregutu deutse Jainkoari, ekitaldia zeharkatzen eban itxaropenari eutsiz eta berau aldarrikatuz: alkarregaz bideak eraiki Jesukristo gure Jaunak hasitakora joteko, hau da, zuzentasun, maitasun eta bardintasunaren bidera joteko”.
Lourdeseko Hospitalitatearen Pazkoa Angoston
Ehun eta hogei lagun inguru -gaixo, erromes, Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateko kide eta Osasun Pastoraltzako kide- batu zan joan dan zapatuz Angostoko santutegian Gaixoaren Pazkoa ospatzeko.
Gaixoaren Pazkoa eta Gaixoen Oliaduraren Sakramentuaren ospakizuna Bilboko San Rafael parrokian
Gaixoen Oliaduraren alkarte ospakizuna Arteagan
Atzo, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatu eban. Hau dala-eta, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, besteak beste, Arteagako parrokian, Gaixoen Oliaduraren Sakramentua emon eben.
Topaketa klaratarrakaz
Berriz eta Tabirako gazteen taldea Asisera joango da uda honetan. Asteburuan, Durangoko monja klaratarrakaz izan dira.
Guadalupeko Ama Birjina Gernikara
Une hunkigarria Ruiz de Azua familiarentzat. Mexikotik Gernikara bueltan, han zuzentzen eben inprimategian buru zan Guadalupeko Ama Birjinaren irudia ekarri dabe. Joan dan barikutik Gernikako San Frantzisko eleizako kaperan dago.
📌Momento emocionante para la familia Ruiz de Azua. La imagen de la Virgen de Guadalupe que presidió la imprenta que regentaron en Mexico, llega a la iglesia de San Francisco, en Gernika.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 4, 2024
📌Copia del cuadro de la señora de Guadalupe de Tepeyac. Una intra historia de 50 años.… pic.twitter.com/GDUjwD8Njb
Jubileuaren amaiera Estibalizen
Gasteizko Eleizbarrutitik azaldu dabenez, atzo arratsaldez amaiera emon eutsen Arabarentzat eta bere Eleizbarrutiarentzat berezia izan dan urteari. Dozenaka mila lagunen parte hartzeagaz hamabi hilabetez ekitaldi bizi eta ugariak izan ondoren, Gasteizko gotzainak Ate Santua itxi eban.
Ondoren, meza ospatu zan Gasteizko gotzaina buru zala eta orain dala urtebete hasita leku honen jagole diran monja erromesek ekitaldi honetarako beren-beregi konbidatu eben On Joseba Segura Bilboko gotzainak alkar-meza emoten ebala.