16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Fatimako Andra Mariaren Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera
13.05.2024

Fatimako Andra Mariaren Eguna eta asteburuko beste hainbat jarduera

Gaur, maiatzak 13, Eleizak Fatimako Andra Mariaren Eguna ospatzen dau. Elizbarrutian, Cova de Iriako mendi-magalean (Portugal) agertu zan Ama Birjinari eskainitako parrokia bat dago. Berau Deustu Pastoral Barrutian dago, hain zuzen be Enekuri gainean. Ama Birjinaren eguna dala-eta, Eukaristia bi ospatuko dabez, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 19:00etan. Beste alde batetik, asteburuan, protagonista izan dira, besteak beste, San Inazio parrokiako alkartea, San Bizente Martiria parrokiako familiak edo Artxandape Eleizbarrutiko ikastetxeko gazteak.

Gaur, Farimako Andra Mariaren Eguna, joan dan asteburuan Bilboko Eleizbarrutian izan dan jardueraren bat edo beste gogoratuko dogu.

Familien biltzarra San Bizente Martiria parrokian

Atzo arratsaldez, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familien batzarra ospatu zan bateoen kontua daroan taldeak deituta eta sustatuta.

Bataiarriaren inguruan otoitz egin ondoren, familiak lokaletan batzartu ziran. Abando-Albian pastoralgintzan diharduan Ana Diaz Beitiaren esanetan, gogoeta egin eta alkarrizketan jardun zan “neskato eta mutikoei erlejino esnatzean eta kristau federako sarbidean etxean emoten ari jaken laguntasunari buruz”.

Beste alde batetik, joan dan zapatuz, San Inazio parrokiako alkartea batu zan bere 75. urteurrena ospatzeko lehenengo ekitaldian.

San Inazio parrokiaren 75. urteurreneko otoitza

Kurtsoan izango da beste hainbat ekitaldi be. Ekainaren 9an, bisita gidatua egingo da parrokian eta ondoren Eukaristia ospatuko da. Gainera kurtso amaierako bazkaria egingo dabe eta bertan parte hartzeko deialdia egin deutse eleiztar guztiei. 

Bidezko merkataritza

Joan dan astean bidezko merkataritzaren eguna ospatu zan. Hori dala-eta, Eleizbarrutiko hainbat lekutan eskuratu ahal izan dira “guztiei on egiten” deutsen produktuak. Artxandape Eleizbarrutiko ikastetxeko gazteek stand bat jarri eben parrokia aurrean. 

Artxandape ikastetxeko ikasleak
Parroquia de Ntra. Sra. de Fátima