10-12-2024 Martes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Gitxiengo izanda sinistu”, Helsinkiko gotzainaren berbaldia, Bilbon
14.05.2024

“Gitxiengo izanda sinistu”, Helsinkiko gotzainaren berbaldia, Bilbon

Ramon Goyarrola Helsinkiko gotzain bilbotarra Eleizbarrutian da egunotan. Datorren eguenez, maiatzak 16, Eleizbarrutiko Teologia eta pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 18:30etan. Ebanjelizazinoaren erronkari buruz jardungo dau, Finlandian bizi dauan esperientzia oinarritzat hartuta. Herrialde honetan, 16.000 katoliko inguru dago, hau da, biztanleriaren %1 baino gitxiago dira, eta zortzi parrokiatan banatuta dagoz. Sinistedunen artean, gehiengoa luteranoak dira, %68,7 eta ortodoxoak, %1,1.

“Gitxiengo izanda sinistu. Ebanjelizazinoaren egundoko abentura” goiburuaren haritik jardungo dau Gorrayolak eguenez, Bilbon.

Joan dan azaroan ospatu zan bere gotaingintza Helsinkin, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, On Mario Izeta Burgoseko artzapezpiku eta Bilboko aurreko gotzaina eta gotzain barriaren senide eta lagunak bertan zirala.

Ramón Goyarrola (Bilbao, 1969) Opus Deiko Prelatutza Pertsonalekoa, medikuntzan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatetik. Gotzain izendatu aurretik, Eleizbarruti bereko bikario nagusi zan. 

Goyarrola

Bere gotzaingintzaren ostean, Helsinkiko gotzainak alkarrizketa eskaini eutsan “Alkarren barri/Comunicación” aldizkariari. Askotariko kontuez jardun eban: bere bizitza, bere eleiz ibilbidea, bere esperientzia finlandiar Eleizan eta gaurkotasun-gai ugari:

El papa Francisco, saludando al obispo de Helsinki, Ramón Gayarrola