Bizkaino hainbat parrokiatan martxan jarritako ‘Ardurakidetasuna-Harpidetzak’´ egitaraua eta beste hainbat Elizbarrutigaz batera garatutako ‘Esperientzien turismo-sarea eta bisitak ondare erlijiosoari’ sarituko dira bihar Madrilen. Gaur goizean emongo deutse hasiera ekonomia, sostengatzea eta gardentasunari buruzko jardunaldiei.
Jose Miguel Erdozain Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoak tailerra gidatuko dau gaur arratsaldez.
‘Eleiza jasangarria’ sariak
Bhar, ordu batean, «Eleiza jasangarria sariak. Eredu eta esperientziak» deituako autormenak banatuko dira. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokatu daben Eleizaren erakundeen meritua autortzea da xedea.
HIru kategoriatan emoten dira ‘Eleiza jasangarria’ sariak: Eleizbarrutia, parrokiak eta beste hainbat egitasmo edo errealidate. Maiatzaren 8an batu zan epaimahaiak sari honeek emon ditu:
– Eleizbarrutien arloan, Bilboko Eleizbarrutiari “Ardurakidetasuna-Harpidetzak” egitarauagaitik.
– Parrokien arloan, Toledoko Artxidiozesiko Mohedas de la Jarako San Sebastian Martiria parrokiari.
– Beste errealidade batzuen arloan, “Esperientzien turismo-saioa eta bisitak ondare erlijiosoari” Eleizbarruti arteko egitarauari. Zortzi Eleizbarrutik parte hartu dabe: Barbastro-Monzon, Burgos, Granada, Jaca, Bilbao, Iruña-Tudela, Toledo eta Plasencia.
📌Eskerrik asko por la concesión del premio Iglesia Sostenible a la Diócesis de Bilbao https://t.co/Isvk1P6wQO
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) May 9, 2024