22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzainak “klasikoen irakurraldi etenik gabean” parte hartuko dau, Arriagan
06.06.2024

Gotzainak “klasikoen irakurraldi etenik gabean” parte hartuko dau, Arriagan

'Bilbo Zaharra' euskaltegiak antolatuta, "klasikoen irakurraldi etenik gabearen" XVII. ekitaldia osptuko da gaur Arriaga antzokian, Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria protagonista dala. Zuenean jarraitu ahal izango da Arriaga plazan jarritako pantaila erraldoian eta EITBren webean. Aurreko urteetan lez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau eta 09:20 inguruan irakurriko dau bere txatala. 

‘Bilbo Zaharra’ euskaltegiko arduradunen esanetan, “lan honekin, euskal literaturaren nazioartekotzeari egin nahi diogu
gorazarre. Euskal idazle eta liburuak mundu osoko abangoardia literarioaren parte direla aldarrikatu nahi dugu”. 
Kirmen Uribek berak (Ondarroa 1970), 2018tik bizileku dauan New Yorketik heldu barri, emongo deutso hasiera ekitaldiari goizeko 08:00etan, 

Partaidetza zabala:

Berrehun lagun inguruk irakurriko dabe liburua txandaka eta eten barik goiz osoan Arriaga antzokian. Euskal gizarteko eremu guztietako ordezkariek parte hartuko dabe: kultur eta gizarte eragileek, ikasle eta irakasleek, hainbat erakunde, alkarte eta sindikatutako ordezkariek, e.a. Beste alde batetik, Abando eta Zazpikaleak metro-geltokietan aurreko ekitaldietako argazki eta kartelak dagoz ikusgai.
Kirmen Uriberen eleberri hau 13 hizkuntzatara itzuli dabe. Aurreko urteetan, liburuok irakurri izan dabez: Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe), Martutene (Ramon Saizarbitoria), Gero (Pedro de Axular), Peru Abarca (Juan Antonio Mogel), Haur besoetakoa (Jon Mirande), Hamaika pauso (Ramon Saizarbitoria), Zergatik panpox (Arantxa Urretabizkaia), Obabakoak  (Bernardo Atxaga), Harri eta herri (Gabriel Aresti), Narrazio Guztiak (Joseba Sarrionandia), Metamorfosia (Franz Kafka), %100 Basque (Itxaro Borda), Kresala (Txomin Agirre), Otto Pette (Anjel Lertxundi),Ipuin hautatuak (Mariasun Landa) y Linguae Vasconum Primitiae (Bernat Etxepare).