22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko azken batzarra
19.06.2024

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko azken batzarra

Atzo eta herenegun, Bilboko Eleizbarrutiko erakunde erabakitzaile nagusiak kurtsoko azken batzarrak ospatu ebazan Eleizbarrutiko Seminarioan. Gotzainak, bikario nagusiak, lurraldeetako bikarioek, idazkari nagusiak eta hiru laikok amaitzear dan kurtsoa ebauatu dabe. Beste alde batetik, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoari begira, gai nabarmenenak aztertu dabez.

On Joseba Segura gotzainak, Kerman Lopez bikario nagusiak, Sergio Buiza, Felix Larrondo, Jose Mari Kortazar, Miguel Vera, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioek, Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkariak, Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariak eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak eta idazkari nagusiak, Carlos Bargosek osotzen daben Gotzain Kontseilu zabalak pastoral ekiturteko azken saioa ospatu eban atzo. 

Beste batzuetan lez, Kontseiluak saio trinko bi ospatu ditu, datorren kurtsoari begira gai batzuk sakontasunez landu eta kurtsoari amaiera emoteko.

Eleizbarrutiko Seminarioko liburutegian batzartu dira

Agurra Miguel Verari

Joan dan astean web orrialde honetan jakinarazo genduanez, datorren kurtsotik aurrera I. eta II. bikaritzetan bikario bakarra izango da, Sergio Buiza. Miguel Vera abadea, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko moderatzaile izango da, beraz, atzokoa izan zan lurralde bikario lez parte hartu eban azken saioa.

Kurtsoko azken saioan, Dorleta Alberdi komunikazinorako saileko zuzendariak III. Komunikazino-egitasmoaren inguruko azalpenak emon deutsez kontseilariei. Jose Miguel Erdozain Eleizbarrutiko gerenteak, bere aldetik, ekonomia arloko gorabeheren barri emon eutsen.

Eleizbarrutiaren gobernurako taldeak datorren kurtsoko jardunaldien egutegia onartu eban

Última reunión del curso del Consejo Episcopal ampliado