11-12-2024 Miércoles, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mañes galdara-lantegiak jaso dau Enkarterri Hoberantz saria
19.06.2024

Mañes galdara-lantegiak jaso dau Enkarterri Hoberantz saria

Atzo arratsaldez ospatu zan Enkarterri Hoberantz sariaren banaketa-ekitaldia Galdameseko Loizaga torrean. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak sustatzen daben sariaren XX. ekitaldian, 1974an familiak sortutako Mañes galdara-lantegiak jaso dau autorpena.  

Hasieratik, Mañes galdara-lantegia pertsona egokiez eta bezeroei arreta egokia eskaintzeko makinez eta azaleraz hornitu izan da. Galdaragintza ertain-astunean aritzen dira, askotariko arloetako enpresei -paper-industria, siderometalurgikoa, ekipo-ondasunak, ur- eta hondakin-tratamendua, industria kimikoa, petrolio-industria, aeronautikoa eta eolikoa- zerbitzua eskainiz.

Mañes galdara-lantegia, SM saritzean, epaimahaiak familian sortutako enpresa bat baloratu dau era berezian. Familia lantegi honek 50 urte bete ditu eta Enkarterriko enpresa-garapenaren aldeko konpromisoa erakutsi dau. Kontuan izan dau, gainera, “enpresa eredugarria dana, erreferentzia, Euskadin behar-beharrezko dan belaunaldien arteko erreleboan. Belaunaldien arteko erreleboa, funtsezkoa da enpresen bizitza-luzera eta arrakastarako, trantsizino naturala bermatzen daualako, kulturaren eta balioen iraupena dakar eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ezinbesteko egokitzapen eta barrikuntza ahalbideratzen ditu”. 

Aukerak arakatuz

Eneko Izquierdo Ariño DOT S. Coop. enpresaren sortzaileetako bat eta zuzendari exekutiboak eskaini eban ekitaldiko berbaldi nagusia: “Enkarterrin aukerak arakatuz gizarte barrikuntzaren ikuspuntutik”. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Diputatu Nagusiak emon eutsan amaiera ekitaldiari. Robert Mendoza biolin-jotzaileak girotu eban saioa eta Nagore Orella (Radio Popular-Herri Irratia, Enkarterrialde) izan zan aurkezlea.

Representantes institucionales y miembros de la empresa galardonada y el jurado.