22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Kultura 5 “OTxandioko ermitak, bereziak dira: euren kantutegia dabe”
20.06.2024

“OTxandioko ermitak, bereziak dira: euren kantutegia dabe”

Egun berezia bizi izan zan atzo Otxandioko Santa Marina parrokian. Alde batetik, azken urteetan itxita egon dan torrerako sarbiderako lan-egitasmoa aurkeztu zan. Jon Ortega arkitektoak laster egingo diran lanak aitatu ebazan, bigarren aldi baten kanpatorreraino iritsiko dirala azalduz. Beste alde batetik, Eleiz Museoaren web orrialdea aurkeztu zan. Bertan, ibilbide birtuala egin daiteke herrigunean dagozan lau ermitak bisitatuz. Asier Astigarraga parrokiako batzordeko kideak gidatu eban ekitaldia. Besteak beste, Egoitz Garmendia Otxandioko alkateak parte hartu eban ekitaldian eta esker ona adierazo eutsen parrokiari, Diputazinoari eta egitasmoa finantzatu dauan lekuko fundazinoari ondare material eta immateriala zaintzeko egiten diharduen ahaleginagaitik. Otxandion bizi dan Elixabete Etxanobe be izan zan parrokiako abesbatzak girotuta ospatu zan aurkezpenean. 

Juan Manuel Gonzalez Cembellínek herrigunean dagozan lau ermitei buruzko askotariko barriak jasoten dituan web orrialdearen inguruko zehaztasunak emon ebazan. 

Zer dala-eta Otxandioko ermitei eskainitako orrialdea?

Eleiz Museoari Otxandioko ermitei buruzko web orrialdea prestatzeko proposamena egin jakonean, ideia bikaina iruditu jakun, aukeran etorrelako gure helburuetarako. Otxandioko ermitak gure jomugan egozan, oraintxe egiten dihardugun -Bizkaiko FOru Aldundiaren dirulaguntzaz- Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoaren eguneratzearen barruan. Baina material espezializatu samarra da. Informazino hori jenteari helarazotea eta jenteak ondare horregaz bat egitea da gatxena.

Beraz, egitasmo hau ‘proba pilotutzat’ hartu daiteke?

Benetan, Monumentuen Katalogoa osotzeko prozesua, geldoa da eta Otxandion bidezidorra hartzeko aukera emon jakun. Herri jakin baten eta bertako lau ermitatan arreta jarteko era zan. Adibide jakin batez esperimentatzeko aukera. Donejakue bideko ermitakaz be egin genduan proba. Baina, kasu honetan, gaia orokorragoa zan eta publiko jakin bati zuzenduta egoan.

Aurkezpena Otxandio
Atzoko aurkezpena

Ermitak webean arukeztea, ezohiko apustua da?

Hemos habilitado un espacio con un tratamiento sencillo, pero creemos que eficaz, con una monografía de cada una de ellas. Se puede realizar una visita general al interior del templo en 360 º, especialmente útil en el caso de la ermita de San Martín, un templo que está cerrado. Próximamente se irán incorporando planos de las ermitas en 3 D.

Zergaitik dira baliagarriak 3 dimentsinotako irudiak?

Datu honeek, azterketa topografiko eta fotogrametikoaz sendotuta, kartografia, plano oso zehatzak emoten deuskuez. Baliagarri dira, ez gure web orrialderako bakarrik, hau da, ermitak agertzera emoteko, izan be, garrantzitsuak dira ermitan egin beharreko edozein esku-hartzerako.

Georradarrez egindako azterketaren ostean, hondakinak aurkitu dira?

Laureratik zaharrena dan San Martin ermitan -hain zuzen be Otxandioko eraikinik zaharrena da- zorupea arakatu da georradarrez. Eta hondakinak aurkitu doguz. Laster jasoko ditu horreen ikerketaren ondorioak eta webean jarriko doguz.

Ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko era…

En este sentido, es importante destacar el ajuar, el contenido del mueble pero, en el caso de estas cuatro ermitas, nos encontramos además con una particularidad: todas cuentan con un cancionero propio. Algo muy especial. Nuestra idea es la de seguir alimentando la web con las grabaciones del audio de las canciones el día de las celebraciones en cada templo.

La diputada general, Elixabete Etxanobe y el alcalde del municipio estuvieron en la presentación