Besteak beste, Arantza Saenz de Ugarte Bidesari alkarteko zuzendariak, Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak eta Manu Moreno Karidade eta Zuzentasunerako ordezkariak parte hartuko dabe.
Bidesari
Bidesari alkartea, irabazi-asmo bako erakundea da eta Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan 1994an. Honako premina hau ikusita sortu zan: presoei, kartzelan bertan eta, zalantza barik, alkarte egitura normalizatuan jarraipena emoteko, suspertze pertsonalerako eta gizarteratzeko prozesuei ekiteko aukera emon.
Alkarren artean lotutako hainbat egitasmok osatzen dau egiteraua. Egitasmo bakotxa esku-hartzearen aldi bat da; egitasmo bakotxak zentzuna dau, baina beste batzuei gehituz jadesten dau benetako indarra. Kartzelan dagozan edo kartzelatik atara diran pertsonen ahalik eta burujabetze eta gizarteratze handiena lortu gura da eta aparteko arreta eskaintzen jake substantziak hartzearen eraginez nahasmenduak dabezanei eta etorkinei, gizarte bazterkeria larria jasaten dabelako eta berariazko erantzunak eskatzen dabezan berariazko arazoak dabezalako.