Une honetan dabilz lanik garrantzitsuenak egiten. Besteak beste, tutuak konponduko dabez, organoaren kaxa barriztatu eta baita barruko mekanismoak be. Acitores Organeros etxekoek dihardue organoa barriztatzen eta musika-tresna honen garrantzia azpimarratu dabe, balio musikala izateaz gainera, nabarmentzekoa dalako bere garrantzi historiko eta arkitektonikoa.
Historia:
Aquilino Amezuak (Azpeitia 1847–Donostia 1912) eraiki eban 1894an. Teklatu biko organoa zan, kontsola mekanikoagaz eta 25 erregistro ingurugaz. 1925 eta 1928 bitartean egin eben lehenengo barriztapena Juan Melcherrek hasi eta Juan Dourtek amaitu eban. Honeek ditu: 61 notako 3 teklatu, 30 notako pedala 5 erregistrogaz eta neumatikagaz.
1959an be, Dourte etxea arduratu zan barriztatzeaz. 1930eko kontsola barriztatu zan, eta transmisinoa elektrifikatu. Gaur egun, organoak 1930eko formatuari eusten deutso 42 joko eraginkorregaz. Harrezkero, afinazino eta doitzeak baino ez dira egin.
Kaxak erdiko nabeko barrena hartzen dau. Kanpoaldea kaoba-egurrezkoa da. 8 metroko zabalera dau, 4,5 metroko sakonera eta 9,5 metroko altuera. 36m² hartzen ditu 300 m²ko bokumenagaz.