«Behartsuaren otoitza Jainkoarenganaino iristen da» (ik. Ben Sirak 21, 5) goiburuaren haritik, dei egiten deusku bidera urten gaitezan, gure inguruan, eta munduko beste hainbat lekutan, oinazetan dagozanengana jo eta euren aldeko konpromisoa hartzeko, «otoitzaren bidez eurakaz alkartasunean bat egiteko eta euren sufrimentua geure egiteko».
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik dei egiten deutsuegu egun hau kontuan hartu daizuen, parte hartzea eta alkartzea ahalbidetuko daben jarduerak eginez. Gainera, alkarteetarako, taldeetarako eta domeketako ospakizunetarako jardunbidea jasotzen dauan material hau eskuragarri jarten deutsuegu.
Dagokiozan artxiboak: