Ekitaldi honetan, Belengo Bakearen Argia, “Argi gara, aldaketa gara” goiburuaren harira banatu da, eskaut mobimentuaren konpromisoa agertzera emonez: “gure etxea, gure mundua, alkartasun, bake eta bardintasun gehiago dauan leku bihurtu”.
Asteburu bete-betean, Trebeak taldekoek eta KEMko gainerako ibiltariek uria ezagutzeko, alkarregaz egoteko eta jarduera hezigarri eta jostagarriez gozatzeko aukera izan eben. Batzarrari amaiera emoteko, Vienatik heldutako Belengo Bakearen Argia banatu zan. Azaldu dabenez, “Mons. Luis Arguiello Valladolideko artzapezpiku eta Espainiako Gotzainen Batzarreko presidentea buru zala ospatutako une hunkigarria izan zan”. Asturiaseko ordezkaritzak jaso eban lehenengo argia, bertan ospatuko da-eta 2025eko batzarra.
Trebeak taldeak berehala ahaztuko ez dauan asteburua igaro eban Valladoliden: zirrarak, talde-lana, une ahaztezinak…, eta esker ona adierazo dabe guzti horregaitik. Orain, Valladoliden jasotako Belengo Bakearen Argia banatu egin behar dabe ordezkaritzen eta gainerako taldeen artean eta honeek argi izango dira euren alkarteetan -parrokia, auzo, herri, ikastetxe, ospitale, egoitza, etxeetan…- “argi gara, aldaketa gara” mezua zabalduz.