14-03-2025 Viernes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!”
14.03.2025

“Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!”

Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bilboko eleizbarrutiko batzordeak 2024ko oroitza-txostena aurkeztu dau. Iazko apiriletik batzordeko presidente dan Jose Enrique Varasek zenbakien atzean aurkitu daitekezan askotariko errealitateak aitatu ditu alkarrizketa honetan. Izan be, bere esanetan, "kasu bakotxa berezia da eta beste hainbeste esan daiteke lagun bakotxaz. Banan-banan galdetzen deutsegu guk zer egin behar dogun eta noraino heldu gaitekezan". 2024an 7 txosten barri zabaldu dira eta aurreko 9 itxi. 

José Enrique Varasek orain dala urtebete hartu eban Carlos Olabarriren lekua adin txikikoen babeserako batzordearen zuzendaritzan. “Oso ondo prestatutako” taldean txertatu zan eta esker ona adierazoten deutse kide guztiei euren esperientzia eta gaitasunagaitik.

Varasek biktimei salatzeko, hitz egiteko, kontatzeko eta egindako kaltearen ordaina jasoteko emoten jaken aukeraren garrantzia nabarmendu egiten dau. Bere esanetan, nahiago leuke honako batzorderik ez izatea eleizbarrutian, “baina, zoritxarrez, gauza honeek gertatu egiten dira eta hemen gagoz, gure ahalmenen arabera, laguntzeko prest”.

2024ko oroitza-txostenean, 7 txosten barri jasoten dira

Kasu edo txostenak eta zenbakiak, pertsonak dira, ezagutu egiten doguz eta lagun egiten deutsegu. bai, zazpi txosten barri zabaldu doguz 9 erasotzailekaz, danak gizonak. Kasu bat zabaldu da barriro eta aurreko urteetako 9 itxi dira. Erasotzaile honeetako 5, kongregazinoetakoak dira, 2, eleizbarrutiko abadeak, 1, beste eleizbarruti bateko abade 1 eta laiko 1.

Beste urte batzukaz alderatuz, kopurua txikiagoa da. Baina kasu bakarra be larregi da. Jakina, edozein unetan agertu daiteke gehiago, baina orain, zorionez, kasu gitxiago dago.

Zer eskatzen dabe biktimek?

Zauriak eta erasoak askotarikoak dira. Lagun bakotxak bere erara bizi dau eta aurre egiten deutso. Badira dirua eskatzen dabenak, edo ordain morala gura dabenak, testigantza hutsezkoa. Batzuek kontatzea, salatzea baino ez dabe nahi.  Eta badira kasua fiskaltzara eroatea eskatzen dabenak be, nahiz eta preskribatuta egon eta ibilbide judizialik ez izan, eurentzat horixe da eta gertatu zana ozen esateko era. Urrats hori emoten be laguntzen deutsegu. Laguntza psikologikoa eskatzen dabenak Lagungo Fundazinora bideratzen doguz edo, nahiago badabe, beste erakunderen batera. 

Azken baten, biktimei banan-banan galdetzen deutsegu guregandik ze gura daben eta zer egin geinken. Euren baimenik ez badogu ezin dogu esku-hartu.

Zer da Gotzainen Batzarraren PRIVA egitasmoa?

Zibilez eta kanonikoki preskribatuta dagozan kasuetan edo biktimagilea hilda dagoanean kalte-ordainketak eskatzeko jardunbidea da. Eleizbarrutiko webean, kontu honen inguruan argibideak jasoteko eta eskaria egiteko sail bat dago. 

Prebentzinoa da batzordearen beste eginkizun bat

Esku-hartzeko protokoloa zabaldu ondoren, hainbat heziketa egin zan. Orain berariazko eskariak iristen jakuz eta banan-banan erantzuten deutsegu. Beste erakunde batzukaz be koordinatu gara inguru seguruak sustatzeko. Guretzat, oso garrantzitsua da sentiberatasuna biztea, kontzientziatzea eta heztea.

https://www.youtube.com/live/BETz-tl2nGA?si=jmpN4ooZlu0ag_Xi&t=3371
Intervención del obispo de Bilbao en Fórum Europa (octubre 2024) respondiendo a cuestiones en torno a los abusos

“Kalte-ordainei dagokienez, Gotzainen Batzarrean pertsona independenteen taldea osotu da kasuak ebaluatzeko. Adituak dira zuzenbidean, baina baita biktimen akonpainamendurako prozesuan be. Jakina, aurre egin beharrekoari aurre egiteko prest gagoz”.

Joseba Segura (Forum Europa, 2024)

2024ko oroitza-txostena

José Enrique Varas, con la Memoria correspondiente a 2024 que ha publicado la Comisión