Barriak
Etiquetado como: Gehiegikeria
"Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!"
Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bilboko eleizbarrutiko batzordeak 2024ko oroitza-txostena aurkeztu dau. Iazko apiriletik batzordeko presidente dan Jose Enrique Varasek zenbakien atzean aurkitu daitekezan askotariko errealitateak aitatu ditu alkarrizketa honetan. Izan be, bere esanetan, "kasu bakotxa berezia da eta beste hainbeste esan daiteke …
“Otoitzaldi honek ez dau ezer itxi gura”
Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak otoitzaldia ospatu dau sexu gehiegikerien biktimen oroimenez. Ekitaldi soila izan da eta sentimentuz betetakoa. On Joseba Segura gotzaina izan da buru eta Josu Lopez Villalba abade eta biktima be ospatzaile izan da. Eleizkizunean, plaka aurkeztu da, gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima izan diranen oroimenez. Plaka hori katedraleko klaustroko …
"Edozein gehiegikeria, arin itxurakoa bada be, jasanezin eta onartezina da"
Gaur, Hausterre-eguna, “bihotz-barritzeko eta damutzeko” eguna da. Aparteko egua Bizkaiko alkarte katolikoarentzat. Hain zuzen be, Garizuma-aldiaren hasieran, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordea jentaurrean agertu da 2022ko jardueraren inguruko Oroitza-txostenaren datuak eskaintzeko.
Migrazinoetarako Mahaiak bat egin dau etorkinen ezohiko erregularizazinoagaz
Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES), Lekaide eta Lekaimeen Espainiako Biltzarrak (CONFER), Caritasek eta Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak aurkeztutako idazkiarekiko atxikimendua onartu eban atzo. Herri-ekimen legegile horretan, Espainian legez kontrako egoeran dagozan etorkinen ezohiko erregulazinoa ahalbidetzea urgentziaz onartzea eskatzen dabe.
Asteburuan, DOMUND eguna ospatu da
Atzo ospatu zan DOMUND eguna eta, egunotan, alkarteen jarduera nagusia eleizbarrutiaren misino-eginkizuna zabaltzea eta babestea izan da.
Lourdesera egindako erromesaldia argazkitan
630 lagunek parte hartu dau asteburuan eleizbarrutitik Lourdesera egin dan erromesaldian. Honako honegaz batera, handik bialdutako argazki eta bideoak ikusi daitekez.
Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea
"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan.
Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu
Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ondarearen jardunaldiak Elorrion, Arteagan eta Gordexolan
Asteburuan, BIlboko eleizbarrutiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau ondare erlijioso eta kulturalaren leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aukera emongo daben bisita gidatuen bidez. Elorrio, Gautegiz-Arteaga eta Gordexolan garatuko dira ekitaldiok, basilika, ermita eta kanposantua bisitatuz hurrenez hurren.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera
Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.
Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean
Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai.