24-04-2025 Jueves, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 2025eko maiatzaren 1ean, gizon eta emakume langileen Nazinoarteko Eguna, San Jose Langilearen Eguna
24.04.2025

2025eko maiatzaren 1ean, gizon eta emakume langileen Nazinoarteko Eguna, San Jose Langilearen Eguna

2025eko maiatzaren 1ean, gizon eta emakume langileen Nazinoarteko Eguna eta San Jose Langilearen Eguna ospatuko dogu. Egun honetan, gazteriak lan-eremuan aurrez aurre dauan gizarte paradigma barrian jarri gura dogu arreta.

GAZTEAK MAIATZAREN 1a DALA-ETA
GIZALEGEZKO LANA, ESKUBIDEA, EZ PRIBILEGIOA

Gaur egungo gazteak, aurreko belaunaldietakoakaz alderatuz, gizarte testu inguru guztiz desbardinean bizi dira. Orduan baino beranduago hasiko dira lanean,“hiperheziketa” eta esperientzia beharrezkotzat joten dauan lan-merkatuaren eskakizunen eraginez. Horri gizarte aurreretxiak gehitu behar jakoz: aldaberak dirala, konpromisoa ez dabela gustuko, arduragabeak dirala…,aurre egin behar deutsien arazo guztiak kontuan hartu barik.

Aldi berean, ekonomia-kontuetan izandako aldaketak lan egitea burujabetzaren berme ez izatea ekarri dau. Espainiako Gazteriaren Batzordeko Burujabetza Behatokiak 2025ean emondako datuen araberra, “gazte batek bere soldataren % 102,3 erabili beharko leuke etxebizitza bakarrik alokatu ahal izateko”.

Laneko ezegonkortasunaren eraginez, gazteriari nekeza egiten jako etorkizun duina irudikatzea. Lanpostu egonkorrak, eskubideak ziurtatzen dabezan lanpostuak jadesteko aukera ez izateak behinbehinekotasuna arau bihurtzen dauan eredua finkatzea dakar eta honek eragina dau belaunaldi osoaren adimen- eta emozino-osasunean. Testuinguru honetan, ziurgabetasunak eguneroko bizitza busti egiten dau, itxaropena gastatuz eta lana izatea ia jadetsi ezineko pribilegio bihurtuz.

Gehiago jakiteko hemen

Erantsitako artxiboak:

.