Dekretua. Abokatu egonkorren izendapenen epemuga (2017/2/1)
Abokuta Egonkorren Izendapenen Epemuga
Auzitegiko patrono edo abokatu egonkorrek emoten daben zerbitzuari (ik. Dignitas Connubii jarraibideetako 1490 kanona, 113 § 3 art. de la Instrucción) dagokionez, ondorengoak kontuan hartuta:
a. Ezkontzaren deuseztasunerako eskaria aurkezteko eskaeren kopuruak gora egin dauanez, abokatu gehiago egon arren, kausa gehienak babesten dabezanez, danek itxarote-zerrenda luzea dabela.
b. Eskatzaile batzuek zailtasunak dabezala eskariaren prestakean ezinbestekoa dan laguntza emoteko, eta batzuetan hasierako interesa desagertu egiten dala eta horrek denpora alperrik galtzea dakartsela abokatuei, beste batzuen kaltetan.
c. Hori ikusita, abokatua izendatzeko dekretu barrietan jakinarazoten dala, eskaria aurkezten danetik urtebete igarota, izendapena efektu barik geratzen dala. Baina aurreko hainbat izendapenetan, eskariaren prestaketa ez aurrera ez atzera dagoala.
Dekretuz agintzen da:
1. Gaur egun indarrean dagozan abokatuen izendapenen epea bete egingo dala, dagokion eskaria aurkezten ez bada:
a. 2015era arte dekretuz agindutakoak, 2017.eko apirilaren 28ko 13:30etan.
b. 201.eko ekainaren 30era arte dekretuz agindutakoak, 2017.eko ekainaren 30eko 13:30etan.
c. Geroago dekretuz agindutakoak, izendapen-dekretuaren egunetik (edo baliodun eguna ez bada, biharamunetik) urtebetera, 10:30etan.
2. Geroko izendapenen epea aurreko apartaduan (1. c.) esaten danaren arabera beteko da, dekretu berean beren-beregi beste zerbait agintzen ez bada.
3. Izendapenaren epea amaituta, automatikoki baliogabetuta geratzen da, eta, era beran, baliogabetuta geratzen dira adostutako baldintza ekonomikoak (epai-kostuen atzerapen, murriztapen eta salbuespena).
4. Luzapen-eskaera epemuga baino lehen idatziz aurkeztu beharko da.
5. Abokatu-izendapenaren epea bete jakon eskatzaileak, barriro be Auzitegiko abokatu baten laguntza izan gura badau demanda jarteko, notarioaren aurrean aurkeztu beharko dau barriro eta –dagokionean- tasen atzerapen, murriztapen edo salbuespena eskatu, dagokion justifikazinoagaz.
6. Abokatu egonkorrek xedapen honen barri emongo deutse euren defendatuei, batez be eragina izan daikienei, eta demandaren prestaketan aurrerapen esanguratsuak dagozanean baino ez dabe luzapenik eskatuko.
Jakinarazo bedi. Epai bikarioak dekretuz agintzen eta sinatzen dau, Bilbon, 2017.eko otsailaren 1ean.
Fede emoten dot,