Monja agustindar kontenplarien Begoñako alkarteak era berezian ospatuko dau aurton berez abuztuaren 27an dan Santa Monika eguna.Orain dala lau urte, hain zuzen be egun honen inguruan, lau neska gazte heldu ziran Tanzaniatik, “euren burua klausurako bizitzan Jainkoari eskeintzeko deia” entzunda. Bihar, abuztuak 28, San Agustin eguna, beste urrats bat emongo dabe aldi baterako profesa eginez.
Alkarteak dei egin dau bihar, 17:00etan, Begoñako Santa Monika monasterioan (Zabalbide, 61) egingo dan ospakizuneanparte hartzera. Edwina Edward Mkalawa eta Janet Valerian Mbalamwezik Tanzanian ekindako ibilbideari jarraipena emongo deutse Bilboko monja agustindarren komentuan.

Tanzaniako erdiguneko eta hegoaldekoak dira eta monja agustindar kontenplarien barri eban abade baten bidez ezagutu eben alkar. Abade horren eskutik ezagutu eben euren bokazinoa bizitzeko alkartea.
«Nos contó lo que ardía en nuestro corazón: queríamos seguir a Jesús», azaldu dabe. Abadeak monasterioa bilatzeko esan eutsen. «En nuestra tierra hay monjas, pero contemplativas no hay muchas. Nos ayudó a encontrar el convento y nos acompañó hasta que llegamos aquí».
Oso gogoan dabe bidaia ha eta Begoñara heldu ziraneko eguna. «Llegamos las dos el día de Santa Mónica», dinoe. Lau urte igaro dira ordutik eta gaur egun be hasierako nahi ha da euren bizitzaren eragile «Yo no esperaba nada, solo tenía ganas de encontrar a Dios».
Etenbako bilaketa
Euren esanetan, bokazinoa ez da monasterioan sartu eta amaitzen dan istorioa, etenbako bilaketa baino. «Seguimos en la búsqueda, porque no se termina», azaldu dabe. Orain, otoitzean eta agustindar alkarte eta espiritualtasunean egiten diharduen bilaketa.
Monjetako batek gororatu dauanez, bere bizitzan bada bizitza erlijiosoaren esperientzia bizi dauanik. «En mi familia tenía dos tías monjas», nahiz eta horrek zerikusirik ez izan bere erabakian: «No es que porque ellas sean monjas haya tomado yo esta alternativa. Es la llamada de Dios».
Monasterioan bizi izandako urteotan, Kristogazko buruz buruko esperientzia somatu dabe. «He encontrado a Jesús verdadero, que salva, levanta y da vida», azaldu dau euretako batek. Orain, urrats honegaz, esperientzia horretan sakondu gura dabe.
Olatak, aingeru-ogia, kandela lurrinduak…
Begoñako monjek otoitza eta kontenplazinoa buztartzen dabez, alkarteari eusteko lan eginez. Monja agustindar kontenplariak dira Bilboko eleizbarrutian liturgia ospakizunetan erabiltzen diran olatak egiten dabezan bakarrak. Eskuz egiten dabez Bizkaiko kristau alkarteetarako ezinbesteko osagaiok.

Gainera, askotariko gozokiak egiten dabez saltzeko, besteak beste, madalenak, makarroiak, erroskillak eta beste hainbat gozoki.
Urte bitik gora kantu-saioak egiten
Musika garrantzitsua da alkartearen ospakizunen prestaketan. Monjek urte bitik gora daroez kantu-saioak egiten Izaskun Kintana hainbat abesbatza zuzentzen dauan musika-zuzendariagaz.

Izaskun Kintanak zuzendu eban Los domingos, pelikulan parte hartu eban abesbatza. Horri esker, abesbatzen musika beste eremu batzuetara hedatu da eta monjek musikaren arloan daben prestaketa agertu dau.
Bilboko Santa Monikako klausuran kantu eskolak hartzen. #contemplativas #agustinas #bilbao https://t.co/2vQn66H1yc
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) August 26, 2026
Beraz, kantua, otoitza, lana, ospakizuna eta harrera dira alkartearen bizitzaren oinarri. Klausurako bizitza da, baina gizarteari eta lekuko Eleizari begira dagoana.
Lekeitioko monja agustindar errekoletoen ospakizuna
Lekeitioko monja agustindar errekoletoentzat be egun handia da biharkoa. Tenpluko ateak zabalduko dabez bihar jaieguna herriko kristau alkarteagaz eta eleiztarrakaz ospatzeko.
Eukaristia 11:00etan ospatuko da.







