07.09.2026

Kulturarteko asteburua Deustuko San Pedro Apostolua parrokian

Joan dan zapatuz, Nuestra Señora del Cisne ekuadortar alkartearen zaindariaren eguneko ospakizuna egin eben Deustuko San Pedro Apostolua parrokian. Atzo -irailak 6, domeka- gainera, alkarte eleizkizunean, gaur Trujillo Garairako bidea hartu dauan Imanol Elolaren misino-bialketa ospatu zan.

Zapatu eguerdiz, Eleizbarrutian dagoan ekuadortar alkarteko kideek Nuestra Señora del Cisne euren zaindariaren eguna ospatu eben Deustuko San Pedro parrokian. Ekuadorrekoa dan eta parrokian txertatuta dagoan sendi batek sustatu eban ospakizuna. Bertan, sendi honek erreleboa emon eutson beste bati urtean euren etxean hartu dagien Virgen del Cisne dalakoa. Amaieran, senide bazkaria ospatu eben.

Nuestra Señora del Cisne Deustu

Imanol Elola

Atzo -irailak 6, domeka- Deustuko San Pedro parrokiako alkartearen ospakizunean, bertako eleiztar dan Imanol Elolaren misino-bialketa egin zan. Handik ordu batzuetara, Peruko Trujilo Garairantz abiatu zan.

Imanol Elola

Alkarteak bidaiaren sen eta edukia ezagutzeaz gainera, Imanolen misino-bialketan parte hartu eban.

Imanol Elola
Imanol Elola


Eta guzti hau gertatzen zan bitartean, On Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako ordezkaritzak Ekuadorren jarraitzen eban 1948an herrialde haretara heldu zan eta orain dala 75 urte hil tzan Maximo Guisasola misiolaria omentzeko ekitaldietan parte hartzen.

www.bizkeliza.org

Celebración de Nuestra Señora del Cisne, en San Pedro de Deusto.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: