Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Eleiz Museoak erakusketa inauguratuko dau irailaren 25ean.
Erakusketa horrek Iraganeko orbainak: ahanzturatik ihes egin zuten objektuak goiburua izango dau.
Egutegiari hasiera emongo deutson erakusketa
Iraganeko orbainak: ahanzturatik ihes egin zuten objektuak goiburuaren harira, historiako uneren baten galtzeko arriskuan izan ziran piezak batuko dirra erakusketan: suteetatik, erortzeko zorian edo erorita egozan eraikinetatik salbatutako piezak, lapurtu eta gero berreskuratutakoak… Pieza bakotxak ondarearen mantentze eta zaintzea mehatxatzen daben arriskuen agerpen da eta holakoek bizirik irauteko egin behar izaten dan lan isila erakusten dau.

Erakusketa honegaz, Eleiz Museoak emongo deutso hasiera jardueren egutegiari, Jardunaldien ekitaldi honetako goiburuagaz bat eginez: Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos.
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboa
Artxiboak (AHEB-BEHA) berrogeta hamar urte daroaz BIzkaiko Eleizaren agiri-ondarea jagoten, zaintzen eta zabaltzen. Urriaren 27an, 16:00etan, berbaldia eta bisita gidatua egingo dira artxiboa eta bere egitasmoak ezagutzeko.

Beste hainbat proposamen
Eleizbarrutiko erakundeek antolatutako jardueretatik aparte, Bizkaiko ondare erlijiosoak leku nabarmena izango dau udalek eta gainerako erakundeek bultzatutako jardueretan eta honeetan eleizbarrutiko erakunde eta eragileek esku-hartuko dabe ondasunen inguruko jakintzak batera jartzeko. Besteak beste:
Maruri-Jatabeko eleiza: Gera Zibilaren eragina dauan tenpluaren sekretuak. Bisita gidatuan, eliza hau Gerra Zibilean zergaitik erre eben, ‘Regiones Devastadas’ deitutako erakundeak bere berreskuratzen izan eban egitekoa eta eleizaren barrualde eta kanpoaldean dagozan osagai bereziak agertuko dira.
Getxoko Andra Mari eleiza. Urriaren 8an, 18:00etan, Andra Mari eleiz atarian alkartuko dira Getxoko eleiz ondarearen erreferenteetako bat dan tenpluaren inguruko jarduera burutzeko.
Portugaleteko Giako Andra Mari: baterako zaharbarritze-prozesua. Giako Andra Mariaren eskulturaren inguruko ikerketa- eta zaharbarritze-prozesuaz jardungo dabe berbaldian. Eusebio Corcuera Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren Zaharbarritzerako saileko arduradunak herri eta lurraldearen oroimenerako hain garrantzitsua dan eraikina zaintzeko egindako lana ezagutzera emongo dau.
Gorbeiako lehenengo kurutzea, 125. urteurrena (Artea). Ikur hnen 125. urteurrena dala-eta, Arteak argazki-erakusketa eta berbaldia antolatu ditu. Iñaki Garcia Uribek kurutzearen historia eta esanguraz jardungo dau, bere alderdi materiala zein ondare immateriala agertzera emonez: igoerak, ohiturak, istorioak eta sinbolismoa.
Aquilino Amezua organoa (1894), Abandoko San Bizente Martiria parrokia (Bilbao). Jose Ramon Rementeria parrokiako organista titularrak eta organoaren zaharberritzeaz arduratu dan Federico Cifuentes organogile maisuak azalduko dabez musika-tresna bikain honen ingurukoak. Orain dala 130 urte eraiki zan eta, 2026an bere zaharbarritzea burutu ondoren, bete-betean jarduteko eran dago. Zaharbarritzearen erronka teknologikoak eta organoaren soinu-aukera apartak azalduko dira.
Organoen erakusketa, Euskal Herria Museoa (Gernika). Lurraldeko organoen erakusketa, Bizkaiko parrokiei lotutako musika-ondare eta ondare immaterialarem garrantzia nabarmenduz.
Gehiago jakiteko eta lekua hartzeko: hemen







