18.09.2026

Deialdia Bizkaian sinodo-prozesua sustatzeko

Eleizbarrutiko sinodo-taldeak dei egin deutse 100 bideratzaile, taldeetako moderatzaile eta ordezkariei sinodo-prozesuari berrekiteko eta suspertzeko batzarrean parte hartu dagien. Batzarrean, joan dan kurtsoan ospatu ziran sinodo-talde eta batzarretan jasotako gogoeta, proposamen eta lehentasunei jarraipena emongo deutsen agiria aurkeztuko da.

2026-2027 kurtsoa martxan dala, eleizbarrutiko sinodo-taldeak begiraleak -taldeetako moderatzaile, ordezkari eta erakundeetako arduradunakaz batera- deitu ditu sinodo-prozesua sustatzeko egingo dan batzarrera.

Bideratzaileen taldeak martxan jarri zanetik ospatuko dauan bigarren batzarra izango da. Kurtso barri honetan, Bizkaiko Eleizako maila eta eremu guztietan sustatu gura dan lana ezagutzera emongo da. 

Agiri hau batzarrean eta online aurkeztuko da. Egun eta ordutegi bi proposatuko dira, baten edo bestean parte hartzea ahalbidetzeko:

  • Irailaren 29a, martitzena, 18:30etan – Barria eraikineko areto nagusian (1. solairua), edo online konentatuz.

  • Irailaren 30a, eguaztena, 11:30etan – Barria eraikineko areto nagusian (1. solairua), edo online konektatuz.

Beste batzuetan lez, saioak grabatu eta eskuragarri izango dira web orrialde honetan. 

Egindako ibildidea

Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoko Azken Agiria argitaratu ondoren, Bilboko Eleizbarrutiak inplementazino-prozesu zabala jarri eban martxanl urraldean. Horretarako, eleizbarrutiko sinodo-taldeak deialdia egin eban aldi barri hau sustatzeko ardura hartuko eben 100 bideratzaile baino gehiagoko taldea eratu zan.

https://bizkeliza.org/noticia/el-laicado-llamado-a-ser-facilitadores-del-sinodo/

2025eko azaroaren amaieran, heziketa-saioak egin ziran izena emon eben pertsonakaz. Hortik aurrera, 2025eko abenduaren eta 2026ko otsailaren artean, pertsona horreek Sinodoko Azken Agiriaren inguruak solasean jarduteko eta sakontzeko hasierako saioa sustatu eta garatu eben euren Pastoral Barrutietan. 1.889 lagunek parte hartu eben 190 taldetan banatuta.

Batzarra Garbealde PB Sinodoa

Lan honen ostean, batzarrak egin ziran bikaritzaz bikaritza (hiru, 2026ko otsail-martxoan). Kontsulta egin zan eleizbarrutiko batzorde eta taldeetan (2026ko maiatz-ekaina) eta ekarpenak eleizbarrutiko sinodo-taldeak jaso ditu.

Bikaritzako batzarra Bilbon
Sinodoari buruzko bikaritzako batzarra Bilbon

Deialdi barri honegaz, sinodo-prozesuak beste urrats bat emongo dau Bizkaian. Orain, entzutetik baterako gogoetara, alkarte, talde eta erakunde bakotxean ekintza zehatzak martxan jartzera igaro nahi da.

Miembros del equipo sinodal en la última reunión