25.09.2026

Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatzen dihardue

Atzo, irailak 24, ospatu zan Mesedetako Andra Mari presoen zaindariaren eguna dala-eta, Kerman Lopez bikario nagusia buru izan zan Basauriko kartzelan ospatu zan Eukaristian. Gainera, Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzarako eleizbarrutiko arduradunak eta Arantza Saenz de Ugarte Bidesariko ardiradimal Eusko Jaurlaritzak Donostian egin eban ekitaldian parte hartu eben.

Gaur -barikua-, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta, topaketa egingo da. 

Goizez, 9:30etatik 12:30ak arte, jarduerak Basauriko kartzelan: mahai-jokoak, kirolak.

Arratsaldez, musika, jokoak eta askaria Ibiltzen (Lamiako) zentroan, Bidesariko eta Kartzela Pastoraltzako boluntarioentzat, Bidesariko profesionalentzat eta egoitza-bitartekoen erabiltzaileentzat. 

www.bizkeliza.org