Ekitaldi akademikoa 16:00etan hasiko da Deustun; 2025-2026 ikasturteko oroitza-txostena aurkeztuko da lehenengo eta ondoren, irekitze-hitzaldia eskeiniko da: «Ezaguera baliagarria, etorkizuna zabaltzen dauan jakinduria», Arturo Sosa Abascal Jesusen Lagundiko Aita Nagusiaren eskutik. Juan Jose Etxeberria errektorearen eta Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren berbaldien ostean, Santiago katedralera joango dira eta bertan Eukaristia ospatuko da.
115 ikasle 1886an, 12.500 2026an
Deustuko Unibertsitateak 140. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei hasiera emongo deutse gaur, 2026-2027 ikasturtearen hasiera ofizialaren egunez.
Erakundea 1886ko irailaren 25ean jarri zan martxan, 115 ikasle ingurugaz. Eta ikasturte honen hasieran, 12.500 ikasle baino gehiago dago Deustun, %10, 50 herrialdetatik etorritako ikasle internazionalak.
Juan Jose Etxeberria errektoreak adierazo dauanez, «cumplir 140 años nos llena de gratitud hacia el camino recorrido. Sobre todo nos convoca a renovar la misión: poner la formación integral al servicio de un mundo más justo, humano y sostenible. En un tiempo convulso, la educación universitaria no puede limitarse a la transmisión técnica. Debe ser una brújula ética para toda la vida. Queremos seguir formando profesionales competentes, conscientes y comprometidos, capaces de comprender la complejidad, actuar con criterio y estar presentes en las fronteras de mayor exclusión social y ambiental».







