23.09.2026

Itziar Urtasun, 2026ko Begoñako ohorezko erromes

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Kultur eta Gobernantzarako zinegotzia izendatu dau Begoñako kofradiak 2026ko Begoñako ohorezko erromes. Aurkezpena gaur goizean egin da Bilboko Arriaga antzokiko hallean.

Itziar Urtasun da 2026ko Begoñako ohorezko erromes. Gaur goizean aurkeztu dabe Urtasun, Javier Diago kofradiako presidenteak gidatutako ekitaldian. Bertan izan dira aurreko urteetako ohorezko erromesak.

2026ko ohorezko erromes

 

Itziar Urtasun

Urtasun 2007an iritsi zan Bilboko Udalera, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Saileko Gazteria arloaren koordinatzaile lez hogei urte emon ondoren. Hainbat erantzukizun izan dau udaletxean, herritarren partaidetzaren, jaien, herritarren aldeko arretaren, bardintasunaren, lankidetzaren eta bizikidetzaren inguruan.

2026ko ohorezko erromes

Aurtengo ohorezko erromez izateko aurkeztu ebenean, berak azaldu dauanez, “acepté; cómo no iba a aceptarlo, con mucho honor y emoción. Emocionada como estoy ahora”. Begoñagaz dauan lotura aspaldikoa da, bere eta bere familiaren historian txertatuta dago. Urtasunek esan dauanez, Begoñako basilika bere bizitzako une garrantzitsu askotan agertu izan da. “Me casé en la Basílica de Begoña y mi hijo fue bautizado en la Basílica de Begoña, y en casa era algo importantísimo”.

2026ko ohorezko erromes

BEGOÑAKO OHOREZKO ERROMESAK

2003 – Jabo Irureta

2004 – Carlos Bacigalupe (g.b.)

2005 – K-Toño Frade (g.b.)

2006 – Joane Somarriba

2007 – Txema Soria

2008 – Javier Otxoa

2009 – Marino Montero

2010 – Jon Mugica

2011 – Enrique Thate

2012 – Xabier Jon Davalillo

2013 – Marino Lejarreta

2014 – Josu Erkoreka

2015 – Jon Zapirain

2016 – Mercedes Rodríguez

2017 – Jon de Miguel

2018 – Ibone Bengoetxea eta Beatriz Marcos

2019 – Boni García

2020 – Juan Mari Aburto

2021 – Irene Diaz

2022 – Juan Antonio de Arbaiza

2023 – Juan Carlos Rastrollo

2024 – Jon Uriarte

2025 – Iñigo Urkullu

2026 – Itziar Urtasun

Itziar Urtasun