23.09.2026

Verbum Dei alkarteak kurtsorako jarduerak aurkeztu ditu

Verbum Dei alkarteak dei egin dau 2026-2027 kurtsorako prestatu dabezan jardueretan parte hartzera. Hasteko, urriaren 3an, esker oneko ekitaldia ospatuko dabe (18:00etatik 19:30etara) Indautxuko Karmengo Ama eleizako lokaletan (Aretxabaleta 1, 1.). Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako:  627 26 62 36 Rosa Calvo eta 635 74 66 00 Nidia Gonzalez.

Erretiroak, eukaristiak eta otoitz-eskola eskainiko dabez, besteak beste.

Egitaraua:

Zer da Verbum Dei?

Verbum Dei alkartea biziera sagaraturako Pontifize-zuzenbideko institutua da. Euren esanetan, «Otoitzaren karisma eta Hitzaren ministerioa dauan alkarte misiolaria gara’ (Eg 6,4)».

Hiru adar ditu: bi ezkondubako sagaratuena eta bat senar-emazte misiolariena. Senidetasun misiolari hau Verbum Dei sendi misiolariaren barruan dago, bertan espiritualtasun eta eginkizun bera daben laikoak dagozalarik. Jainkoaren Hitza da euren egitekoaren ardatz. Azaldu dabenez, “helburua, Jainkoaren Erreinuaren bizipen eta zabalkundea” da. Otoitzerako, heziketarako eta beste jarduera batzuetarako taldeen bidez garatzen dabe euren apostolutza.

www.bizkeliza.org

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: