Barriak
Etiquetado como: Ohorezko Erromesa
Iñigo Urkullu 2025eko Ohorezko Erromesa: "Kristau naz eta harrotasunez
Begoñako Andra Mari kofradiak aurtengo Ohorezko Erromesa aurkeztu dau jentaurrean: Iñigo Urkullu lehendakaria. Kofradiak, bere ibilbide eta arduragaitik eta Begoñako Andra Mariaganako jaieragaitik nabarmendu dan norbaiti autormena egiteko izendatzen dau Ohorezko Erromes dalako pertsona hori.
Eskuragarri da eleizbarrutiko seminarioaren Gabonetako jaiotza
Sortzez Garbiaren eguna barne hartzen dauan Abendualdian ohikoa danez, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak laguntzeko aukera emon gura deutse eleiztarrei, oraingoan Gabonetako jaiotza salgai jarriz. Jaiotza hori 6 euroren truke eskuratu daiteke Begoñako basilikako dendan edo 94 424 38 97 telefonora deitu eta eskaria eginez.
Azaroko "Bizkaia isilik" bilkura
Gaur arratsaldez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira hainbat lekutan, migratzaileek jasaten abezan bidebako egoerak salatzeko. "Legegileei pertsona guztien eskubideak eta duintasuna errespetatu dagiezala eskatzen deutsegu". Bilkurak 19:30etan izango dira, Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Eleizbarrutiaren itxaropenezko mezua A25 erakunde-ekitaldian
Nerea Begoña eleizbarrutik ikastetxeen (EBI) arduradunak ordezkatu dau Bizkaiko Eleiza Bilboko udalak antolatutako erakunde-ekitaldian. Ekitaldiari amaiera emoteko, panel handi bat osotu dabe, partaideek itsatsitako berbakaz.Jubileuari eta askotariko eleiz erakundeek tratu txarrak jasaten dabezan emakumeei eskaintzen deutsen zerbitzuari lotutako zeinua izan da eta Bilboko eleizbarrutiak "Itxaropena-Esperantza" hitza jarri dau.
Ekialdeko ohikuneko ukrainar alkarte katolikoaren ospakizunak Trapagaranen
Ugarteko San Joan Bateatzailea parrokian (Trapagaran) egingo ditu bere ospakizunak ekialdeko ohikuneko ukrainar alkarte katolikoak. Joan dan domekaz, azaroak 23, ukrainar jatorriko alkarte greko-katolikoko 30 lagunek Jainkotiar Liturgia ospatu eban Bohdan abadea buru, eta Sergio Buiza I. eta II. bikaritzetako lurralde bikarioa lagun ebala.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Misinoetarako ordezkari barrien batzarrean
Bihar eta etzi -azaroak 26 eta 27-, Misinoetarako ordezkarien, Aita Santuaren Misino Ekintzak (OMP) erakundeko zuzendarien eta langile barrien batzarra ospatuko da Madrilen, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeak eta Aita Santuaren Misino Ekintzak (OMP) antolatuta. Beste batzuetan lez, azken urtean izendatuako Misinoetarako eleizbarrutiko ordezkariak batuko dira, euren egiteko barriaren inguruko argibideak jaso dagiezan. Bilboko eleizbarrutitik, Manuel Heredia Misinoetarako Bilboko ordezkariak eta joan dan urrian Misinoetarako taldean sartu zan Jaione Lopezek parte …
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko lehenengo batzarra
Joan dan zapatuz, azaroak 22, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren (EPK) kurtsoko lehenengo saioa ospatu zan Begoñako gogarte etxean. Hainbat gai landu zan, besteak beste, datozan hilabeteetarako eleizbarrutiko lan-egitasmoa, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa (EEE) eta sinodo-garapenerak aldia lotzen dituana.
Eleizbarrutiak A25egaz bat egin dau indarkeria digitalaz ohartarazoz
Azaroaren 25ean ospatzen dan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak "Aizu!!!" agerkariaren ale barria kaleratu dau. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, gizarte mobilizazinora deitu dau, gero eta hedatuago dagoan indarkeria digital isilean aparteko arreta jarriz. Bihar, Nerea Begoña EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeen arduradunak Bilboko Udalak antolartutako erakunde-ekitaldian parte hartuko dau.
Gabriel Otaloraren ikuspuntu itxaropentsua heriotzaren aurrean
"Heriotza bizitzatik" berbaldia izango da gaur Autonomia-Indautxu Gizarte Aretoan. Gabriel Mª Otalora idazleak bizitzaren azkena erruki eta itxaropenetik ikusiz idatzi dauan bere azken liburua aurkeztuko dau. Autonomia-Indautxu Gizarte Aretoak antolatutako ekitaldia gaur, azaroak 24, 19:30etan ospatuko da Pilareko Andra Mari eleizako areto nagusian (Iparragirre, 58).
Asteko barri nagusiak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Mufungaren adiskideak" fundazinoaren aldeko alkartasunezko Gabon-postalak
Hego Berria–Compromiso Sur taldeak Gabonetako alkartasunezko postalak salgai jarri ditu. Abandoko San Bizente Martiria parrokiako sakristian, zenbait azokatan eta zenbait parrokiatan eskuratu daitekez euro baten truke. Jarduera honetan atara dagien dirua Mufungara (Kongoko E.D) bialduko da, Mufungaren Adiskidek Fundazinoak heziketa-arloan laguntzen dituan egitasmoetan erabilteko. .



