01.10.2026

Alkartuta bide egitera dei eginez ekin deutso kurtsoari Alkarren Barri aldizkariak

«Alkartuta», hau da, alkarregaz, goiburua gailentzen da Alkarren Barri Bilboko Eleizbarrutian argitaratzen dan aldizkariaren kurtsoko lehenengo alean. Azalean, joan dan irailaren 26an, Goazen ekitaldia zala-eta, Durangon batu zan jentetza agertzen da. Aldizkaria eskuragarri da multimedia edukiagaz.

Aldizkariaren ale honetan, On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtso hasierako ekitaldian eskeini eban berbaldiaren zati bat irakurri daiteke.


Aurpegi barriak

Kurtsoko lehenengo alean, Gotzain Kontseiluko bikario barrien ingurukoak azaldu dira. Carlos Olabarri IV. bikaritzan, Borja Uriarte VI. bikaritzan eta Jose Agustin Maiz eta Inmaculada Loroño V. bikaritzan, dira aurpegi barriak eta azken biok batera jardungo dabe bikario eta pastoral koordinatzaile lez. Javi Garia da Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari barria eta Nerea Bilbao eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko arduradun barria. Idatzizko alkarrizketagaz batera, bideoak ikusi daitekez aldizkari digitalean. 

Gotzain Kontseilu zabala (2026)
Gotzain Kontseiluko lehengo eta oraingo kideak, Urkiolan.

Ahots asko

Zazpi lan-ildo dituan sinodo-bidea aztertzen da. Ibilbide hau 2027ko ekainaren 12an egingo dan ebaluaketarako batzar nagusan amaituko da.

Ale honetan, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak erakundearen 70. urteurreneko ospakizuna, azaroan Euskalduna jauregian ospatuko dana. iragarri dau. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuari eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuari (ETPI) be emon jake tartea kurtsoaren hasiera honetan.

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuaren batzarra

Ehun urte mugak zeharkatuz

Berrizko Mesedetako Monjek 1926an Txinara egin eben lehenengo espedizinoa be gogoratu da. Isabel Seman eta Filomena Hirota misiolariek kontatu dabe aldizkarian zelan zabaldu ebezan ikastetxean Mikronesia eta Japonian. 

Mapa BMM
Berrizko Mesedetako Misiolariak bost kontinenteetan dagoz

Eta misinoen arloan, Maximo Guisasola misiolariaren heriotzaren 75. urteurrena bete dala-eta, Ekuadorren, irailaren hasieran eta gotzaina bertan zala, eskaini deutsoen omenaldiaren ingurukoak kontatu dira. 

Agendarako

Aldizkarian iragarri danez, Itziar Urtasun izango da Begoñako Ohorezko Erromesa urriaren 11an eta 13an arkeologia-indusketak hasiko dira basilikan.

Begoña indusketak
Basilikan indusketen aurretik egindako lanak

Urriaren 8tik aurrera,  «Ondarea mugan» erakusketa egongo da ikusgai Eleiz Museoan. Gainera, Domundaren mendeurrena ospatuko da, urriaren 4an, Eukaristia Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna dala-eta eta ‘Bizkaia isilik’ bilkurek 10 urte bete dabezala gogoan hartuta. 

Alkarren Barri aldizkariaren 323. alea eskuragarri da: BIlboko eleizbarrutiko bizitza ezagutzeko aukera.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Alkarren barri