02.10.2026

Bizkaiko diakonoak gotzainagaz batzartu dira

Bilboko eleizbarutiko diakonoak On Joseba Segura gotzainagaz batzartu ziran atzo, datorren domekaz, urriak 4, ospatuko dan Diakonotzaren XII. Eguna dala-eta. Aurtengo jardunaldia Frantziskotar Jubileu Urtearen testuinguruan ospatuko da. 

Lehenengo, Eukaristia ospatu eben Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean, alkarregaz bazkaldu eben.

Gotzainaren deia

Gaur egun, Bilboko Eleizbarrutian 10 diakono dagoz. Atzo ez ziran danak izan, diakonotzaren egunaren inguruan egiten daben batzarrean.

Kartela diakonotza26
Diakonotzaren egunerako kartela

Gotzainak gutuna idatzi deutso Eleizbarrutiari jardunaldihau dala-eta. Besteak beste, zera dino: “Ez da kasualitatea egun hau gaur, Eleizak Asisko san Frantzisko santu diakono eta gure eleizbarrutiko diakonoen zaindariaren oroimena egiten dauan egunez, ospatzea. San Frantziskori begiratuz bestei bizia emotearen esangura sakona ezagutu geinke”. On Joseba Segura gotzainaren esanetan, “diakono-ministerioaren oinarrizko ezaugarrietako bat: maitasunaren, Hitzaren eta altararen zerbitzura dagoan bizitza”. Beste une baten dinoanez, “Diakonoek gero eta leku garrantzitsuagoa dabe alkartean eta eurenganako autorpena be handiagoa da. Euren presentzia ez da funtzionala bakarrik: euren ministerioak lokarriak eratzen ditu, zubiak eraikitzen eta alkartasuna sustatzen”

Gotzaina diakonoak
Gotzainaren eta diakonoen arteko solasaldia

San Frantziskok kreazinoari eutson maitasuna be gogoratu dau gutunean eta danona dan etxea zeintzera deitu. Sinodo-ibilbidearen erdialdean kokatu dau eguna eta alkarteei dei egin deutse ingurura begiratu eta diakonotzarako hautagairik dagoan ikusteko.

Azkenean, eskari bi egin ditu: eskerrak emotea “Jainkoari gure diakonoen eta bokazinoan eurekaz bat egiten daben familien doeagaitik” eta otoitz egitea Jaunak “diakonotzarako bokazino barriak biztu dagizan gure eleizbarrutian”.

Zer da diakono iraunkorra?

Diakono iraunkorra Ordenaren sakramentuaren lehen gradua jasotzen dauan Eleiza katolikoko zerbitzari ordenatua da. Abadeakaz alderatuz, diakonoek ezin dabe ogia eta ardaoa kontsakratu. Ez dagokie ez pekatuak autortzea ez gaixoen oliadura emotea.

Alberto Jaimez diakonoa motorrak bedeinkatzen
Alberto Jaimez motozalea da eta joan dan asteburuan motorrak bedeinkatu ebazan Sestaon.

Gotzaina eta diakonoak

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Diakonoak, Diakonotza