2016ko maiatzean ospatu zan ‘Bizkaia isilik’ lehenengo bilkura. Migratzaile eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak isiltasuna eginez salatzeko egiten dita bilkura isilok. Migrazinoen arloan diharduen erakundeak batzen dituan Migrazinoetarako Mahaiak bultzatzen dabez
Hasi ziranetik, gehitu egin dira bilkurak egiteko lekuak. ‘Bizkaia isilik’ bilkurak hilaren azken eguaztenez egiten dira, 19:30etan eta honako lekuotan: Bilbon, Arriaga antzokiko plazan eta Ibarrekolanda plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon Bide Onera plazan; Getxon Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotza-Amorebietan, Herriko plazan.
Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna
Gehiago jakiteko: hemen
Afrikar, latinoamerikar, txinatar eta filipinar alkarteen Mezak
Afrikar alkartearen Mezak, Bilboko San Anton parrokian, 17:00etan: urriaren 11an, azaroaren 1ean, abenduaren 6an, urtarrilaren 3an, otsailaren 7an, martxoaren 7an, apirilaren 11an, maiatzaren 2an eta ekainaren 6an.
Latinoamerikar alkartearen Mezak, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan: urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an, urtarrilaren 31an, otsailaren 28an, martxoaren 21ean, apirilaren 25ean eta maiatzaren 30ean.
Txinatar alkartearen Mezak, domekero Indautxuko Karmengo Ama eleizan, 17:30etan.
Filipinar alkartearen Mezak, domekero Ezekiel Aguirre kalean (Getxo), 17:00etan.







