03.10.2026

‘BIzkaia isilik’ ekimenaren 10. urteurrena

Bihar -urriak 4, domeka-, aurton "Txikien honeetariko bati be" goiburuaren haritik ospatuko dan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna dala-eta, Eukaristia ospatuko da Deustuko San Pedro eleizan, 17:30etan, eta, bide batez, afrikar, latinoamerikar, txinatar eta filipinar alkarteen kulturarteko ospakizunei hasiera emongo jake. Gainera, Bizkaia isilik bilkuren 10. urteurrena be ospatuko da.

2016ko maiatzean ospatu zan ‘Bizkaia isilik’ lehenengo bilkura. Migratzaile eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak isiltasuna eginez salatzeko egiten dita bilkura isilok. Migrazinoen arloan diharduen erakundeak batzen dituan Migrazinoetarako Mahaiak bultzatzen dabez 

Hasi ziranetik, gehitu egin dira bilkurak egiteko lekuak. ‘Bizkaia isilik’ bilkurak hilaren azken eguaztenez egiten dira, 19:30etan eta honako lekuotan: Bilbon, Arriaga antzokiko plazan eta Ibarrekolanda plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon Bide Onera plazan; Getxon Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotza-Amorebietan, Herriko plazan.



Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna

MIgrazinoak 2026

Gehiago jakiteko: hemen

Afrikar, latinoamerikar, txinatar eta filipinar alkarteen Mezak

Afrikar alkartearen Mezak, Bilboko San Anton parrokian, 17:00etan: urriaren 11an, azaroaren 1ean, abenduaren 6an, urtarrilaren 3an, otsailaren 7an, martxoaren 7an, apirilaren 11an, maiatzaren 2an eta ekainaren 6an.

Latinoamerikar alkartearen Mezak, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian, 17:30etan: urriaren 25ean, azaroaren 29an, abenduaren 20an, urtarrilaren 31an, otsailaren 28an, martxoaren 21ean, apirilaren 25ean eta maiatzaren 30ean.

Txinatar alkartearen Mezak, domekero Indautxuko Karmengo Ama eleizan, 17:30etan.

Filipinar alkartearen Mezak, domekero Ezekiel Aguirre kalean (Getxo), 17:00etan.

MIgrazinoak 2026

www.bizkeliza.org

'Bizkaia isilik' bilkura joan dan eguaztenez

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: