06.10.2026

Gotzainak emongo deutsoe hasiera Eleizaren Sostenguari buruzko Jardunaldiei

Eleizaren Sostengurako Idazkaritzako aurreko arduraduna izan zan On Joseba Segura Bilboko gotzainak be jardungo dau Sostengurako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) V. Jardunaldietan. Madrilen izango dira urriaren 8 eta 9an.

Eguenez, urriak 8, hasiko da V. ekitaldia Mons. Francisco Cesar Garcia Magan  EGBeko idazkari nagusi eta Toledoko gotzain laguntzaieak, Mons. Vicente Rebollo Tarazonako gotzain eta Eleizaren  Sostengurako EGBeko arduradunak eta Jose Maria Albalad idazkaritzako zuzendariak jardungo dabelarik.

Eleizaren Sostengurako Idazkaritzak antolatutako biltzarrean eleiz ardurakidetasunean sakonduko dabe. Gainera, Eleizaren egitekoaren zerbitzura parte-hartzeko bide barriak arakatuko dabez.

Bilboko eleizbarrutiko ordezkaritza

Eleizbarrutitik ordezkaritza zabala joango da: On Joseba Segura gotzaina; Jose Miguel Erdozain gerentea; Jose Joakin Moral Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkaria eta Dorleta Alberdi Komunikabideetarako eleizbarrutiko saileko zuzendaria.

Idazkaritzatik behin baino gehiagotan adierazo dabenez, kontu honetan komunikazinoa funtsezko da konfiantza sortzeko eta baita fedesunen konpromisoa sustatzeko Eleizaren sostenguan eta horregaitik zabaldu dabe deialdia eta komunikabideetarako arduradunek be parte hartuko dabe.

Egitarau anitza

Bilboko gotzainak “Alkarte bizi eta jasangarriak egitekoaren esanetara: eleiz ardurakidetasunerako organoak parte-hartze eta konpromisorako bide lez” gaiaren inguruan jardungo dau. Eva Fernandez Mateo EGBeko sinodo-taldeko kide eta Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorqko gonbidatu bereziak eleizbarruti eta parrokietan denpora-, talentu- eta diru-laguntzak sustatzeko gida praktikoa aurkeztuko dau.

Arratsaldez, fededuden eta borondate oneko pertsonen ekarpenen inguruan jardungo dabe. Esperientzien mahaia be egingo da, eta Cartitas, Aita Santuaren Misino Ekintzak, Radio Maria eta Laguntasuna preminan dan Eleizari erakundeak izango dira bertan.

Partaideek Cerro de los Ángeles santutegia bisitatuko dabe eta han Eukaristia ospatuko da. Amaitzeko, Eliza Jasangarria sarien hirugarren ekitaldiko autormenak banatuko dira. Lehenengo ekitaldian, Bilboko eleizbarrutiak sari bi jaso ebazan


Eleizaren finantzaketari buruzko azterlana

Barikuz, urriak 9, “Eleiza Katolikoa Espainian, irudiaren eta finantzaketaren inguruko herritarren jarrereren inguruko azterlana” azterlana aurkeztuko dabe Victor Sobrino eta Jorge Alarconek. Ondoren, “Diru-laguntza Eleizari” aholku-hitz pastorala (1988) aztertuko da eta ekarpenak jasoko dira bere 40. urteurrena dala-eta egingo dan argitaraldi barrirako. Gero, partaideek taldeka lan egingo dabe agiriari buruz. 

Mons. Garcia Maganek emongo deutse amaiera jardunaldie, baina aurretik Eleiza Jasangarria sarien laugarren ekitaldia aurkeztuko da. Egitasmoen finantzaketarako laguntzetarako “ardurakidetasuna eta esker ona” funtsaren laugarren deialdia be aurkeztuko da. 

Gotzaina 'Goazen 2026' kurtso hasierako ekitaldian