Bilboko Eleiz MuseoakBizkaiko eleiz ondarearen ahultasunari eskainitako aldi baterako erakusketa aurkeztuko dau: “Ondarea mugan”. Erakusketan, suteetatik, abandonutik, lekualdatzeetatik, ez erabiltzetik, zaintza eskasetik bizirik iraun daben artelanen istorioak ezagutzeko aukera emongo da.
Erakusketa, aurton “Ondarea geure eskuetan” goiburuaren haritik ospatuko diran Ondarearen Europako 2026ko Jardunaldietan txertatu da. Ondarearen iraupena sekula ez dago ziurtatuta, eta geure esku dago.
Urriaren 31ra arte egongo da zabalik eta urrian sarrera doan da.
Askotariko arriskuak
Bisitariek, suaren arrastoa daben piezak, bertan behera itzitako eraikinetatik berreskuratutakoak, oroimen pribatuari lotutako debozinozko piezak eta sorlekutik urrun eroandako artelanak aurkituko dabez.
Istorio esanguratsuak dagoz, besteak beste, zati bat kiskalduta daukan Santurtziko San Jorge eleizako tinpanoa, Izaroko irlan egoan eta desagertuta dagoan frantziskotarren komentuko erliebeak edo Jose Larrearen eskultura, eleiza baten hondarren artean aurkitu ebena.
Ondare immateriala
Hain ikusgarriak ez diran ondare-moldeak be jaso dira erakusketan: zin-opariak, arrosarioak, jantziak, kutxatilak, argizaiolak eta liturgiarako gauzak.
“Ondarea mugan” erakusketak, gainera, jenteak ikusten ez dauan lana be agertuko dau: erradiofrafiak, erreflektografiak, garbiketa-probak eta erkaketak ikututako inguruen eta ikutu bako inguruen artean. Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendariak azaldu dauanez, “lanak zaintzeak eta mantentzeak dakarren guztia azaltzen deusku guzti horrek: materialak ezagutu, aldaketak ulertu eta tratamentu bakotxa kontu handiz aukeratu”.
Ondarearen Europako Jardunaldiak dirala-eta, sarrera doan izango da urrian. Erakusketa, 2027ko urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik.







