Otoitzaldia egingo da ospatzaileei omenaldia egiteko. Eskualdeko ermita eta parrokietako ospakizunetan buru izanez egindako lana autortuko jake.
1987an hasitako ibilbidea
Datorren urtean, 40 urte beteko dira Arratian laikoek “Hitzaren Ospakizunak” deitutakoetan ardurak hartzen hasi ziranetik. Aitzindari izan ziran eta ermita eta parrokietan ospakizunak egiten jarraitzeko era izan zan. Bide honetatik, ospatzaileek laikotzaren protagonismo gero eta handiagorantz aurrera egin eben.
Orduan Arratiako lurralde bikarioa zan Roberto Unzuetak azaldu eban behinola jarduera honen jatorria: “Eleizbarrutiko Batzar Nagusia amaitu ondoren, garrantzitsutzat jo genduan alkarteen bizizan parte hartzen eben laikoen protagonismoa bultzatzea“. Horretara, abadeak erantzukizunak banatzen hasi ziran. Gainera, ospatzaileek euren gain hartu eben zenbait ospakizunen sustapena, Meza Nagusian abadeak jarraitzen ebalarik buru izaten.
Lehenengo izendapenak, 1996an
1996ko martxoaren 30ean, eskualdeko 13 emakume laikok parrokietan Caritas, Familia Pastoraltza eta LIturgia arloak sustatzeko erantzukizuna jaso eben, heziketa-ibilbidea egin ondoren. Aitzindari izan ziran ordura arte batez be abadeen esku egozan egitekoak euren gain hartzen. Ondoren, euren esperientzia Eleizbarruti osoan hedatzen joan zan.
Gaur egun, hainbat lekutan egiten dira Jaunaren Eguneko ospakizunak abade barik, baina aurrekariak sasoi haretakoak dira.







