24.10.2026

Misino-sustapenerako musika-bira Txarli Azcona eta Juan Moralesegaz

Txarli Azcona misiolari kaputxino nafarra eta Juan Morales kantautore ekuadortarra dira "Con Alejandro e Ines" (Alejandro Labaka eta Ines Arango 1987an, Ekuadorreko Amazonasetan, euren bizia kontaktatu bako herrien alde emon eben misiolari kaputxinoak) musika-biraren arduradunak.

“Contando y cantando la Amazonía con Alejandro e Inés” izenburua dauka urri eta abenduan Estatuko hainbat eleizbarrutitan, besteak beste Bilbokoan (urriak 28 eta 29) eta Donostiakoan, garatuko dan birak. 

Bilboko egitaraua:

Urriak 28, eguaztena

12:00. Sortzez Garbia ikastetxea. Barakaldo

18:00. Zallako San Migel Goiaingerua parrokia

Urriak 29, eguena

12:00. Somorrostro ikastegia

18:00. Miribillako Santa Josefa parrokia

 

Con Alejandro e Inés

Antolakuntzatik Alejandro Labaka eta Ines Arangoren bizitza ezagutzera emon gura da -abestien eta misino-lekukotasunen bidez-. Izan be, eurak “Jesusen agindua, Jainkoaren Erreinua herri guztietan iragartzea, bete-betean bizi izan eben eta gizadi osoak ezagutu behar dauan ondarea itzi euskuen Amazonaseko bizitzaren alde eginez”.

Txarli eta Juanek azaldu dabenez, “entzunareto barriaetara heldu gura dogu, Amazonasetik musika eta misino-lekukotasunak ekarriz”: Azken baaten, kristau orok mundu hobea eraikitzen laguntzeko eta “danona dan etxea” zaintzeko dauan arduraz jabearazotea dabe helburu. .

Saioetan, Amazonasi eta jatorrizko herriei, misinoari eta misiolarien alderdi nagusiei buruzko bideoa proiektatuko da. Solasaldi laburraren ostean, Txarlik gaur egungo misino-bizitzaren, herrien defentsaren eta Amazonaseko bizitzaren defentsaren inguruko lekukotasuna emongo dau, hango arazo eta arriskurik larrienak aitatuz, esate baterako; petrolio- eta meatze-esplotazinoa, baso-soiltzea, errekin kutsadura, antxinako kulturen desagerpena… Juan Moralesen errezitaldiak eta espiritualtasunerako tarteak emongo deutsoe amaiera ekitaldiari. 

Zatoz, zain gaukazuz!

Juan Morales kantautorea
Juan Morales kantautorea

Txarli Azcona