“Contando y cantando la Amazonía con Alejandro e Inés” izenburua dauka urri eta abenduan Estatuko hainbat eleizbarrutitan, besteak beste Bilbokoan (urriak 28 eta 29) eta Donostiakoan, garatuko dan birak.
Bilboko egitaraua:
Urriak 28, eguaztena
12:00. Sortzez Garbia ikastetxea. Barakaldo
18:00. Zallako San Migel Goiaingerua parrokia
Urriak 29, eguena
12:00. Somorrostro ikastegia
18:00. Miribillako Santa Josefa parrokia
Antolakuntzatik Alejandro Labaka eta Ines Arangoren bizitza ezagutzera emon gura da -abestien eta misino-lekukotasunen bidez-. Izan be, eurak “Jesusen agindua, Jainkoaren Erreinua herri guztietan iragartzea, bete-betean bizi izan eben eta gizadi osoak ezagutu behar dauan ondarea itzi euskuen Amazonaseko bizitzaren alde eginez”.
Txarli eta Juanek azaldu dabenez, “entzunareto barriaetara heldu gura dogu, Amazonasetik musika eta misino-lekukotasunak ekarriz”: Azken baaten, kristau orok mundu hobea eraikitzen laguntzeko eta “danona dan etxea” zaintzeko dauan arduraz jabearazotea dabe helburu. .
Saioetan, Amazonasi eta jatorrizko herriei, misinoari eta misiolarien alderdi nagusiei buruzko bideoa proiektatuko da. Solasaldi laburraren ostean, Txarlik gaur egungo misino-bizitzaren, herrien defentsaren eta Amazonaseko bizitzaren defentsaren inguruko lekukotasuna emongo dau, hango arazo eta arriskurik larrienak aitatuz, esate baterako; petrolio- eta meatze-esplotazinoa, baso-soiltzea, errekin kutsadura, antxinako kulturen desagerpena… Juan Moralesen errezitaldiak eta espiritualtasunerako tarteak emongo deutsoe amaiera ekitaldiari.
Zatoz, zain gaukazuz!







