Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txaber Gaztelu abadea hil da
05.11.2026

Txaber Gaztelu abadea hil da

Atzo hil zan Bilbon Txaber Gaztelu Izaguirre eleizbarrutiko abadea, 90 urte ebazala eta abade bizitzan 67 urte emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -azaroak 6, barikua- ospatuko da, 10:00etan, Lezamako Andra Mari parrokian. 

Txaber Gaztelu 1936ko apirilaren 11an jaio zan Bilbon. 1959ko ekainaren 28an egin zan abade Bilboko Asisko San Frantzisko parrokian. 

Abade egin ondoren, Urkiolako Antonio Santuak santutegi-parrokiako abade lagunkide organista izendatu eben (1959-1960). Gero, Ugao-Miraballeseko San Bartolome Apostolua parrokiako abade lagunkide izendatu eben (1960-1968) eta, beranduago, Zolloko eta Arrankudiagako Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako arduradun (1965-1968), Alonsotegiko Andra Mari Gidaria parrokiako abade lagunkide (1968-1971). Ekonomo be izan zan Alonsotegiko San Bartolome Apostolua parrokian (1971-1987), Trapagako abade-taldeko kide eta La Arboledako arduradun (1987-1992), La Arboleda, Trapaga bailara eta Andra Maria Magdalena parokietako parroko (1992-2003), parrokia administratzailea El Regaton (Barakaldo, San Roke) (1993-1994) eta Sodupe, La Cuadra Zaramillo, Goikuria eta Zalduko parroko (2003-2017). Erretiroa haru ondoren, Sodupen lagundu eban eta Begoñan, Beneragarrien egoitzan bizi izan zan eta, azkenean, Erruki-etxean. 

Erretiroa hartu ondoren, Sodupen laguntzen jarraitu eban eta Begoñan egoan Beneragarrien egoitzan bizi izan zan. Gero, Erruki-etxean bizi izan da atzo hil zan arte. 

Musika

Musikak leku nabarmena izan eban Txaberren bizitzan. Musika-zale amorratua izan zan, musikari ona eta hainbat abesbatza zuzendu eban, pastoralgintzan jardun eban  Rafa Saez abade-lagunak adierazo dauan lez: “Un buen músico, que creó y dirigió varias corales en los destinos en los que llevó a cabo su tarea pastoral: organista, compuso canciones y grabó algún disco…”, Esate baterako Alonsotegi eta La Arboledan sortu ebazan abesbatza bi eta, gero, zuzendari izan zan eurotan.

“Askatasuna eta maitasuna”

Koldo bere lobaren esanetan, senitartekoa zan, alaia eta, batez be. musika-zale amorratua. “Un hombre muy religioso, que en sus sermones y en su vida siempre repetía dos palabras: ‘Askatasuna eta maitasuna’”.

Txaberren anai nagusia, Julen, abade izan zan bera lez, hartu-emon oso ona eben eta alkarregaz makina bat bidaia egindakoak ziran. Koldok gogoratu dauanez, Txaberrek oso gustuko eban paseatzea eta mendira eta Errioxara joatea, senide zein lagunakaz. 

Bere hileta Lezaman izango da eta Koldok azaldu deusku zergaitik: “la razón por la que su funeral se celebrará en Lezama es el arraigo que siempre tuvo Txaber hacia su casa, hacia el lugar donde nació y creció y donde siguió yendo todas las semanas mientras pudo”.

Musika-zaletasuna

Sodupeko Mikel Terrerosek, gaur egun Gasteizko eleizbarrutian abade danak, hartu-emon estua izan eban Txaberregaz haurtzaro eta nerabezaroan eta maitasun handiz gogoratu dau. “Fui su monaguillo desde los 11 a los 19 años, con él hice mi primera comunión. Ha sido mi sacerdote de referencia desde la niñez”.

Mikelen usez, aitagarria da Txaberrek liturgia lantzeko izan dauan ardura eta zelan “se ha entregado al pueblo”. Parrokiako eta parrokiatik kanpoko jenteagaz oso eskuzabala izan zala dino. “Un hombre siempre dispuesto a tener las cosas relucientes y ordenadas, buscando el menor gasto para la parroquia. He aprendiendo mucho con él”.

Bere musikari-alderdia be nabarmendu dau: “Txaber creó varias corales y ha ganado algunos premios. Con él empecé a tocar el órgano y ahora sigo tocándolo en Bilbao y Vitoria”.

Mikelek katekesiko urteak be gogoan ditu: “Txaber llevaba la catequesis, estaba siempre presente con los niños. Ha sido el número uno, con los grupos de confirmación y catequesis. Un hombre muy cariñoso con todos, que siempre buscaba el que todos pudiéramos participar. Trabajaba por integrar a la gente. Cuando ya no pudo conducir yo le llevaba en coche a celebrar. Éramos un equipo”.

Txaber Gaztelu
Gazteluren abadegintzaren 60. urteurreneko ospakizuna.
Txaber Gaztelu
Txaber Gaztelu

La Arboleda eta Larreineta

Txaber Gaztelu 1987an heldu zan La Arboledara, Larreinetako Santa Barbara eta La Arboledako Magdalena parrokietako arduradun lez. 2006ra arte egon zan bertan.

Leku horreetako gizarte eta kultur bizizan bete-betean murgildu zan eta urteen buruan egindako omenaldiagaz -La Arboleda, Larreineta eta Barrio Nuevoko auzotarrek, kultur eta kirol alkarteek, ostalari eta dendariek… parte hartu eben- eskertu eutsoen. Gehiago jakiteko: hemen.

Alonsotegitik-Alonsotegira

2017an, Alonsotegitik-Alonsotegira udalaren autormena jaso eban sarien lehenengo ekitaldian.

Txaber Gaztelu Alonsotegiko parrokoak, berrogei urtez, gazte eta helduak batu ebazan musikaren inguruan zuzendu ebazan abesbatzen bidez eta horixe autortu jakon.“Txiki eta nagusien Gure Ametsa abesbatzak Alonsotegi eroan eban hain bat lekutara eta talde-sena sustatu eban”. Gainera, herriko langabetuek egin eben paper-bilketa sustatu eban, besteak beste, “egitasmoa aurrera ataratzeko ezinbesteko zan furgoneta jadesteko makina bat lagunen konpromisoa lortuz”. Gehiago jakiteko: hemen

GB!

Honi lotutako barriak:

Cura montañero y musicólogo

De Trapagaran al Vaticano:

https://bizkeliza.org/noticia/de-trapagaran-al-vaticano/

Canciones de la coral gure Ametsa

Una foto con mucha historia | El Correo

Txaber Gaztelu

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Abadea