Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Familia eta Helduak 5 Marije Goikoetxea: “Inor ez da sekula zama bat”
05.11.2026

Marije Goikoetxea: “Inor ez da sekula zama bat”

“Ez dot inorentzat zama izan gura”. Askok eta askok laguntza behar dauanean esaten dauan esaldia da. Marije Goikoetxea Deustuko Unibertsitateko irakasle eta zaintzen etikan adituak itzulinguru barik erantzun dau: “Ninguna persona es nunca una carga; que alguien te cuide es también una oportunidad para quien te cuida”. 

Azaroari dagokion alean, 324.ean, Alkarren Barri aldizkariari eskainitako alkarrizketan, Goikoetxeak zalantzan jarri dau gero eta hedatuago dagoan ideia hau: mendekotasuna esperientzia negatiboa dala gizartearentzat eta zaintzailearentzat. Heldu beharreko kontua, Zaintzailearen Munduko Eguna dala-eta.

Bere ustez, burujabetza gauza guztien gainetik ipini dauan kulturak beltzez jantzi dau gizakiok berezkoa doguna: besteen premina izatea: “Cuidar es una actividad que nos humaniza y nos capacita para cosas que igual nunca hemos hecho”.

Marije Goikoetxea

Emakumeen lana

Zaintzaileengan be jarri dau arreta. Zaintzak betidanik emakumeen gain jausi dirala esan dau eta, emakumeak lanaren munduan sartu diranean, lan hori emakume migratzaileek egiten dabela, askotan, soldata txarrekin eta inongo autorpenik jaso gabe.

“Hasta que no seamos conscientes de que sostener la vida es siempre cuidar, seguiremos generando injusticias para las personas cuidadas y para las cuidadoras”

Marije Goikoetxea

Hogeta lau orduz, atseden eta autorpen barik zaintza-lanetan ari danak jasaten dauan higadura be nabarmendu dau Goikoetxeak.Bere esanetan, gaur egungo zaintzak teknikari dagokionez oso onak izan daitekez baina arreta preminan edo gabezian, eta ez pertsonarengan, jartzen dabela dino. 

Konfiantza

Psikoloto eta teologoaren esanetan, askotan hartzen dira erabakiak pertsonan agusien onerako, baina eurok aintzat hartu barik. Gaixotasunari, mendekotasunari zentzunik izan leiken be aztertu dau eta besteen menpe izatetik zer ikasi daiteken.

“La confianza se aprende en la dependencia, no en la autonomía”.

Marije Goikoetxea

Alkarteen garrantzia be azpimarratu dau, sendotasun-iturri dala esanez. 

Alkarrizketa irakurtzeko, Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alera jo.


Marije Goikoetxea