Santurtziko San Jurgi eleizan egindako arkeologia-indusketek arrasto barriak agertu dabez eta horreek lagungarri dira Santurtzi uriaren jatorriak eta bilakaera historikoa hobeto ezagutzeko. Besteak beste, harlauzaz egindako erdi aroko hilobia aurkitu dabe, etxe-eremua izan daitekenaren arrastoak, eta oraingo tenplu barrokoaren aurretik egoan gotiko berantiarreko eleizaren egiturak.
Lanak 2025ean hasi ziran, Santurtzi uriaren 950. urteurrenaren inguruan Santurtziko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, antolatutako jardueretan. 2026an be jarraitu dabe indusketak egiten eta lekuko aldi historikoak zehazten.
Gehiago jakiteko: hemen.
Harlauzazko hilobia, zeramikak, fauna eta IX eta XII. gizali bitartekoak izan daitekezan material goganikoak dira aurkikuntzarik zaharrenak. Agirietan jasotako tenpluen aurrekoa izan daiteken etxe-eremuarenak izan daitekezan zurtoin-zuloak be agertu dira.
Aurkikuntzek erdi aroko lehenengo aztarnetatik hasi eta XVIII. gizaldian hasita ereikitako gaur egungo eleiza barrokoraino eremu erlijioisoak izan dauan bilakaera berregiten laguntzen dabe. Inguruko historian sakontzea be badakarre, besteak beste, Juan Jose Mendizabal eta udaletxearen fatxadaren arteko inguruan, kanpoaldean, kanposantua egon zala jakiteko.
2025ean berreskuratutako gorpuzkiakaz azterketa antropologikoa egin dabe eta zenbait argibide jaso da adinei, sexuei, ezaugarri fisikoei eta gaixotasunei buruz. Azterketa hau, 2026ko kanpainan aurkitutako hondakinekin osotuko da.
Bisita gidatua arkeologia-indusketetara
Lanak amaitu ondoren, Santurtziko Udalak bisita gidatuak antolatuko ditu arkeologia-indusketen ondorioz aurkitutako gauza nabarmenenak ikusteko eta herritarrei San Jurgi eleizaren eta ingurunearen historia ezagutzera emoteko.
Aukera bikaina udalerriko lekurik esanguratsuenetako baten bilakaera eta bertan aurkitutako aztarnak zuzenean ezagutzeko.
Jesus Muñiz Petralanda artearen historian aditu danak gidatuko ditu ikustaldiok azaroan, 10, 12 eta 13an, 18:00etan, 14an, 10:00etan euskeraz eta 11:00etan, eta, azkenik, domekaz, hilak 15, 10:00etan eta 11:00etan. Bisitak doan izango dira eta aldez aurretik izena emon behar da turismorako udal bulegoan, 944839494 telefonora deituz edo turismo@santurtzi.eus helbide elektronikora mezua bialduz.






