Bizkeliza 5 Gotzaina 5 1.200 lagun inguru Caritas Bizkaia erakundearen 70. urteurrenean
05.11.2026

1.200 lagun inguru Caritas Bizkaia erakundearen 70. urteurrenean

Euskalduna jauregiko entzunaretoa lepo bete zan atzo Caritas Bizkaia erakundearen 70. urteurrena ospatzeko. "Etorkizunari begira - Mirando al futuro" goiburuaren haritik 1.200 lagunek musikaz, zirraraz eta esker onez betetako ekitaldiaz.

Boluntarioak, bazkideak, laguntzaileak, erakundearen laguntzaren hartzaileak, talde profesionalak, gizarte erakundeetako ordezkariak eta Bizkaiko Eleizako kideak batu ziran ekitaldian.

Hasi aurretik On Joseba Segura Bilboko gotzainak adierazpenak egin ebazan komunikabideetan. Besteak beste, migrazinoaz jardun eban: “Caritas tiene el mismo sentido y el mismo corazón de la Iglesia. Efectivamente, la migración tiene que ser regulada, con condiciones, pero no podemos decir que ninguno de los problemas sociales que tenemos sea consecuencia de los migrantes. Más bien al contrario, los migrantes están contribuyendo a que esta sociedad funcione y, sobre todo, de cara al futuro, les guste a unos o no les guste, van a ser cada vez más protagonistas en la sociedad vasca y en la española”.

Dantzak, bertsoak eta musika

Javier Onaindia eleizbarrutietako irratietako (Radio Popular-Herri Irratia eta Bizkaia Irratia) zuzendariak aurkeztu eban ekitaldia. Hasteko, Basauriko Bonbolin Txistu Elkarteak eta Edurre Dantza Taldeak han batutakoei eskeini eutsien emonaldia. Gero, Erorkizuna orkestrak, Musikatan taldeak (Norai) eta Lova Lois artistak jardun eben. Aurkezleak dagoeneko gure artean ez dagozan Caritaseko kide ohiak gogoratuz abestutako bertsoek erabat hunkitu eban jentea.

Elena Unzueta
Elena Unzueta

Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak urteurrena esker on bihurtu gura izan eban: “Gracias a todas las personas que, a lo largo de estas décadas, han decidido no pasar de largo ante el sufrimiento y las dificultades de otras personas. Esta historia no se entiende sin el compromiso de quienes han acompañado, escuchado, cuidado y trabajado por una sociedad más justa”.

Urkullu lehendakaria, Bilboko alkatea, gotzaina diputatu nagusia, Batzar Nagusietako presidentea eta Caritaseko zuzendaria.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak erakundearen ekarpenaren eta gizartearen onaren alde egiten dauan lanaren garrantzia nabarmendu eben.

Bihotzeko giltzaren bila

Olatz Hilario eta Guillermo Sabasek Caritas Bizkaia erakundearen historiari buruzko perfomancea aurkeztu eben, erakundeak eleizbarrutiko bikaritza guztietan martxan dituan egitasmoetako batzuk irudikatuz. Protagonistak bihotzaren atea zabaltzeko giltzaren, Caritas Bizkaia erakundearen logotipoaren, bila ibili ziran. Urteeran, langile eta erabiltzaileek idatzitako esaldiak jasotzen dabezan giltzak banatu ebezan. 

Bikaritza guztietako ordezkariak

Lana sarean

Gotzainak, ekitaldiaren amaieran, esker ona adierazo eban 70 urtez sarean lan egiteagaitik, portuetako sare-konpontzaileakaz alderatuz: “coser bien cada nudo”. “Pero esa red tiene agujeros -esan eban– y por esos agujeros se cae gente cada día. El que pierde el trabajo a los cincuenta, la madre que llega con dos niños, una pequeña maleta, el viejito que ya parece que no importa a nadie porque su familia ya no le tiene en cuenta, el chaval que duerme en un portal en noviembre. Desde 1956, Cáritas lleva sentada en ese muelle y anda remendando”.

Gotzainaren berbak

Holantxe egiten dabe lan Caritasek eta beste gizarte erakunde batzuek, esan eban gotzainak, korapiloz korapilo sarea josiz. Aurrerago, zera nabarmendu eban: “Nosotros somos uno más entre muchos. Algunos de nuestros nudos son visibles y otros menos visibles. Están los que donan mes tras mes sin que nadie lo sepa, sin preguntar en qué agujero acabará el hilo. Está, desde luego, la ayuda de la Diputación, del Ayuntamiento“, 

Sarearen konpoketa ez da inoiz amaitzen. Datozen urteetan zulo barriak agertuko dira, gaur ondino izenik ez dabenak. Bakardade barriak, pantaila baten aurrean galduta dagozanak… Ez dakigu nortzuk izango diran. Badakigu zelan hartu. Euren izena aintzat hartuta, mahai baten inguruan, prisarik barik.

Gizarte bera eta abiadura bi

Caritas Bizkaia erakundeak ohartarazpena egin eban, pobretasuna eta gizarte bazterketa hedatuta dagozalako Bizkaian eta, kasu askotan egoera hori gurasoengandik seme-alabengana pastzen dalarik. Gainera, lana izateak ez dau pobretasunetik ataratea ziurtatzen. Bizilekua bihurtu da bazterketaren eragile nagusienetakoa. Arlo honetan, Bizkaiko Eleizak gizarte alokairurako 200 etxebizitatik gora dauka. “Vivimos en una sociedad de dos velocidades. Esta realidad nos obliga a seguir trabajando, pero también a cuestionar qué modelo de sociedad estamos construyendo”, esan eban Unzuetak.

Jente asko ekitaldian

2025eko oroitza-txostenean jaso danez, Caritas Bizkaia erakundeak 12.000 lagun ingururi eskeini eutson arreta iaz 248 egitasmoren bidez. Harrera, lana, alkartasunezko ekonomia, etxebizitzarik ez daukienen aldeko arreta, akonpainamendua familia, ume eta nagusiei, eta laguntza juridiko eta psikologikoa, arlo horreetan jarduten dau, besteak beste, Caritasen. Horretarako 1.805 boluntarioren eta 149 profesionalen konpromisoaz baliatzen da. 2025ean, 225 boluntario barri gehitu ebazan.

Honen inguruko barria: Caritas Bizkaia

Argazkiak

Bikzritza guztietako egitasmoen ordezkariak igo ziran eszenatokira