Kontzertzuak euskal emakume musikagile historikoen ondarea berreskuratzeaz batera, pieza ezezagun barriak aurkeztuko ditu emakume sortzaile gazteen eskutik.
Bilboko Udalak antolatu dau kontzertu hau gazteen talentuaren garrantzia azpimarratzeko, genero-ikuspuntua eta euskeraren erabileraren sustapena txertatuz. Hitzordu hau Bilboko Udalak urte osoan, uriko auzoetan, eskeintzen dauan kultur programazinoaren barruan dago.
Kontzertuak euskal musika-aniztasunaren erakusle diran hiru emakumeren ondarea berreskuratu gura dau: Julie Adrienne Karrikaburu (1827-1898), Madame de Villéhélio izenez ezaguna, abeslari, piano-jole eta aitzindari Zuberoako doinuen batze eta jagotean. Bere lana Souvenirs des Pyrénées (1869) bilduman jaso zan. Emiliana de Zubeldia (1888-1987), piano-jole, musikagile eta irakasle nafarrak Europa eta Amerikan -batez be Mexikon- garatu eban bere ibilbide profesionala. Errepertorio zabala da berea, piano, ahots, abesbatza, ganbara eta orkestrarako mudika konposatu ebalarik. Lourdes Iriondo (1937-2005), abeslari, musikagile et idazle donostiarra, oinarrizko euskal abestiaren barrikuntzan eta Ez Dok Amairu mobimentuan, bere jarduera artisktikoaren bidez euskeraren kultur eta hizkuntza sustapenean lagundu ebana.
Laura Beelek egindako musika-konponketek emakume musikagile honeen ondareari ganbara-musikaren alderdi barria gehitu deutsoe eta emakume musikagile garaikideek beren-bereki ekitaldi honetarako konposatu dabezan 5 pieza ezezagunakaz lotzen dabe: GU, Eva Ugalderena; La casa del sueño, Nerea Albena; Amadas, Paula Olazena; Ítaca, Iratxe Ibaibarriagarena eta Zalantzarekin dantzan, Hatxerena.





