22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak kolore eta musikaz
21.11.2022

Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak kolore eta musikaz

Prest dagoz dagoeneko Abendu- eta Gabon-aldirako lagungarriak webgune honetan. Koloreak dagoz materialen oinarrian. Alde batetik, Ebanjelizazino Planean erabili diran lau koloreak: orlegia, horia, urdina eta gorria dira edukinen ardatz. Jose Mari Kortazar abadeak konposatutako eta Ana Berrizbeitia Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak Imanolen ‘Udazken laztanari sei zortziko’ doinuaz abestutako bertsoen laguntzeagaz, kolore bakotxari dagokion Ebanjelioaren testua eta hausnarketarako materiala proposatzen dira. Horrez ganera, aurton jaiotza berezia prestau gura da: makilatxoakaz egindako etxola bat. Abendu-aldiko domeka bakotxean jagokon kolorez –orlegia (iragarri), horia (alkartea), urdina (ospatu) eta gorria (zerbitzatu)- margozteko edo estaltzeko konbitea be egiten da.

Bilboko Eleizbarrutiak lagungarri barriak argitaratu ditu Abendu- eta Gabon-aldirako. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoari lotuta, proposamen koloretsua da. Aldi hau edukiz eta berotasunez hornitu gura da, Jesusen jaiotza era berezian prestatuz.

Proposamenean hainbat osagarri aurkezten da: lau bertso, koloretako lau fitxa eta jardunbide praktikoa, domekaz domeka, dagokion kolorea gehituz, txabola eratzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=MDrk4PPIOL4&t=4s
Bertsoak

Koloretako fitxak

 

 

 

 

Jardunbidea

Jardunbidea
Abendu- eta Gabon-aldirak jardunbidea
Jardunbidea
Jardunbidea euskeraz

Txabola egiteko

Abenduko koloreak familian

Jaiotza