26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 «Entre-Ríos-Errekarte» Pastoral Barrutiaren Eguneko ospakizuna
21.11.2022

«Entre-Ríos-Errekarte» Pastoral Barrutiaren Eguneko ospakizuna

Atzo, domeka berezia izan eben Entre-Ríos-Errekarte Pastoral Barrutian (PB). biko etenaldiaren ostean, PBaren Eguna ospatu dabe barriro be. Zorrotzako Mirarigilea parrokian ospatu eben eguna partaide guztiak otoitzean bat eginda. Sergio Buiza lurraldeko bikario eta Ekipo Ministerialeko jarduneko Moderatzaileak Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren ardatzak aurkeztu ebazan. EEEa nork bere egiteko eta garatzeko irakurketa egiteko eskatu eban, horretarako, adinaren arabera batu eta karta-jokoaz baliatuz. Eguerdiko ordu batean, Eukaristia ospatu eben.

Amaieran azaldu ebenez, “giroa bikaina izan da eta nabarmentzekoa da katekesiari lotutako familien konpromisoa. Aberatsa izan da taldeetako alkarrizketa. Bakotxak, bere fede, konpromiso eta parrokiagazko atxikimendutik dauan ibilbidetik, bere ideia eta eretxiak batera jarri ditu. Harreran, partaidetzan, baterako lanean, adinen arteko loturan hazi egin behar dogula ikusi da eta errealidade pertsonal, familiar barriak, gazteak kontuan hartu behar doguzala, alkartasuna eta ospakizunen barriztatzea be ezinbestekotzat joz”.

Katekesiko hirugarren mailako familiek prestatutako pintxo solidarioak emon eutsan amaiera topaketari.

Entre-Rios-Errekarte PBaren Eguna

              

Colores de Adviento