26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Kultura 5 Labayru Fundazioak kulturartekotasuna daroa Durangoko Azokara
07.12.2022

Labayru Fundazioak kulturartekotasuna daroa Durangoko Azokara

Labayru Fundazioak `Munduenea´ umeentzako ipuin-bilduma barria daroa gaur hasiko dan Durangoko Azokara. Sei eta hamar urteko umeentzako ipuin-bilduma da. 10 ipuin honeek Bizkaian bizi diran beste 10 kultura ezbardinetan dagoz jasota.

Gaur hasi eta abenduaren 11ak arte ospatuko da Durangoko Azokaren 57. edizinoa. Labayru Fundazioak umeentzako ipuinen bilduma daroa bertara. Kulturartekotasuna eta hizkuntza aniztasuna dira honeen giltzarri. 10 hizkuntzatan aurkeztutako ipuinakaz batera audioa be txertaturik daroe. Hamar hizkuntzak honeek dira: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugaldarra, txinera, urduera, wolof eta jorubera. 

Kulturen arteko zubia

Proiektuaren helburua, Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak aurkezpen egunean azaldu ebanez: “euskerak kulturen arteko zubi lana egitea” da. Gure gizartea gero eta anitzagoa da. Atzerriko hizkuntza  egiten dabenek gurera ekarri gura badoguz, errespetua eta begirunea erakutsi behar deutsiegu.

Jente askoren parte hartzea behar izan da proiektu honetan. Labayru Fundazioak sortu eta landutako egitasmoa da. Bertatik egin dira beste parte hartzaile guztiakaz harremanak, koordinazinoa eta egitasmoaren zuzendaritza.

Testuak lortzeko hainbat barri emolerengana jo da. Umeentzako ipuin-itxura emoteko, Yolanda Arrieta idazlearen parte hartzea izan da. Marrazkiak, Enrique Morentek egin dauz berenberegi. Audioak grabau eta editau Irati Zarandonak egin dauz.

Bizkaia Irratia be azokan

Beste urte batzuetan modura, aurton be Bizkaia Irratia Durangoko Azokan izango dogu zuzeneko saioak eskainiz.

Munduenea