22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 On Joseba Segura gotzaina: “Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da”
15.12.2022

On Joseba Segura gotzaina: “Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da”

"Eliza osoa behetik gora barrituz" goiburuaren haritik jardun eban atzo, eguaztena, On Joseba Segura gotzainak, Bilboko Corpus Christi parrokiak beste urte batez antolatu dauan "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailaren barruan.

Javier Martinez Suescun parrokoak aurkeztu eban aurtengo hizaldi saileko hirugarrena. Aspalditik ospatzen da Eleizbarrutian eta, urtez urte, hizlari entsutetsuek jardun izan dabe bertan. Suescunek nabarmendu ebanez, “onena gura dogu gure parrokiarentzat”. Esker ona adierazo eutsan On Joseba Segura gotzainari han egoteagaitik eta hizlariak aukeratzean kontuan hartzen diran ezaugarri biak eukazala esan eutsan: “gaiaz jakin eta komunikatzaile ona izan”.

On Joseba Segura gotzaina. Corpus Christi
On Joseba Segura gotzaina. Corpus Christi

Gotzainaren berbaldia 10 esalditan:

“Norbanakoaren fedea alkartean sortzen da”

“Besteen lanari begirunea deutsen abadeak hezitzeko gaitasuna izango ahal dogu!”

“Bere alderdi guztietan eleiztarrek eutsiko deutsen Eleiza lortu gura dogu”

“Aitzindaritzarako heziketak lehentasuna dau”

“Ardurakidetasuna etenbarik hots egin eta komunikatu behar dogu”

“Ez dogu ahaztu behar oso handia dan Eleizako kide garana. Ezin dogu gainerako Eleizbarrutiakazko alkartasuna apurtzea dakarren urratsik emon; hartu-emonari eusteaz arduratu behar dogu beti”

“Kurtso bakotxerako proposamen zehatzak egitea komeni da. Holan lortzeko moduko helburuak jarri geinkez eta horrek aurrerapena dakar”

“Heziketa eta ardurakidetasuna bizitza osorako prozesu dira”

“Harrera, otoitza, heziketa eta zerbitzua dira ardurakidetasunaren zutabeak”

“Guztiz garrantzitsua da gure parrokietara hurreratzen diranei harrera ona egitea. Hil ala bizikoa da alkartea eratzen hasteko”

On Joseba Segura gotzaina. Corpus Christi
Javier Martinez Suescun, aurkezpenean

Hurrengo berbaldia, urtarrilean

Corpus Cristi parrokian (Poza Lizentziaduna, 50. Bilbao), 19:30etan ospatzen dan hitzaldi saileko hurrengo saioa Deustuko Unibertsitateko katedratiko eta Zientzia Erlijiosoetarako Bilboko Goi Institutuko zuzendari dan Vicente Vide Eleizbarrutiko abadearen eskutik iango da. Videk 2023ko lehenengo berbaldia eskainiko dau urtarrilaren 10ean, goiburu honen haritik: “Frantzisko aita santuak gura dauan Eleiza: Sinodo-seneko Eleizaren alde: alkartasuna, partaidetza eta misinoa”.

Otsailaren 14an, Toño Casado musikagile, musikari, Gazteen Munduko Egunaren koordinatzaile eta gazteriari dagokiozan gaietan adituak “Abian dan eta bere arreta batez be belaunaldirik gazteenetan jarten dauan Eleiza” gaiaren inguruan jardungo dau.

Araceli Ruizek, maistra, Filologian lizentziaduna, sindikalista eta Lan-harremanetan graduatua danak, amaiera emongo deutso aurtengo ekitaldiari martxoaren 14an, “Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza” goiburua dauan berbaldiagaz. 

Mons. Segura, en diciembre, en el ciclo de conferencias del Corpus Christi