21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barriak minutu baten
25.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Gabon kutsuko barriak dira nagusi astean zehar argitaratutako Eleizbarrutiko barrien laburpena dan Astekoak sailaren urteko azken emonaldian.

Asteari hasiera emoteko, web orrialde honetan eta Eleizbarrutiko irratietan zuzenean emongo diran Gabon-aldiko ospakizunen barri emon zan: Jaunaren jaiotzaren eguneko meza katedraletik, urtarrilaren 1eko ospakizuna Begoñako basilikatik eta Jaunaren Agerkundekoa katedraletik. Guztietan, On Joseba Segura gotzaina izango da buru.

Gabonetako eleizkizunen barri emoteaz batera, Bilboko Eleizbarrutiak prestatu dauan zorion-agurra nabarmendu da. Marrazki bizidunen bidez, gure gizartean laguntza eta duintasuna autortzea ezinbesteko daben pertsonek jasaten dabezan egoerak islatzen dira.

Gabonetako zorion-agurra eta ospakizuna kartzelan

Bilboko Gotzainaren Gabonetako zorion-agurra be nabarmendu da web orrialdean.

Gotzainaren esanetan, “Kristo jaio egiten da eta Berarengan gizadi oinatzetsuaren helburu zuzenek babesa dabe eta zentzunez beteten dira”.

Eukaristia bi be nabarmendu dira: abenduaren 24an, Basauriko kartzelan, On Joseba Segura buru, eta egun berean, Gizakiak Gordexolan dauan etxean, Kerman Lopez bikario nagusia buru.

Ordena erlijiosoak

Mariaren Birjintasuna ordena erlijiosoaren eta Arrupe Etxean ospatu dan kulturarteko erretiroaren ingurukoak be jaso dira webean.

Lehenengoek Alberta Gimenez Adrover Mariaren Birjintasuna Kongregazinoaren sortzailearen (Mallorca 1874) heriotzaren mendeurrena ospatu dabe.

“Seguimos caminando en familia grande/Taldekide eta bidelagun”, goiburuaren haritik Arrupe Etxean osaptu zan kulturarteko erretiroa be nabarmendu izan da web orrialdean.

Web orrialdean jakitera emon danez, kulturarteko erretiro hau Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatu dabe eta Marije Calvok lagundu dau.

Hau da Astekoak, Eleizbarrutiko barrian minutu baten laburtuta.