26-12-2024 Esteban, protomartir
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo “Bika Egunean”, Sestaon
30.01.2023

200 gaztetxo baino gehiagok parte hartu eban atzo “Bika Egunean”, Sestaon

Sestaoko La Salle ikastetxean ospatu zan atzo -domeka- Bika Eguna. I. bikaritzako eskaut taldeetako eta parrokietako taldeetako hamar eta hamalau urte bitarteko 200 gaztetxo inguru batu zan eta, eurakaz batera, berrogeta hamar begirale inguru. Bikaritza honetan, lehenengo aldiz ospatu da Bika Eguna dalakoa, nahiz eta aurretik beste era bateko topaketaren bat edo beste antolatu. Hotz handia egin eban goizez, baina euririk ez, eta horregaitik Gymkana egin eben, herriko hainbat leku esanguratsutan eta "Izarren bila / En búsqueda de las estrellas" goiburuaren haritik. 

Bika eguna. Sestao

Maria Elordui Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. bikaritzako arduradunaren esanetan, Bika Egunaren hasierak jolasak egin ebezan La Salle ikastetxeko jolastokian, “alkarregaz harremanetan jarri eta alkar ezagutzeko”. Ondoren egin eben Gymkanaren hari eroalea, “gidatzen gaituen izarrak bilatzea izan zan. Izan be, ezinbesteko doguz bidean argi egingo deuskuen izarrak. Gure izarraren bila jardun genduan. Zein da gure iparrizarra?

Sergio Buiza lurraldeko bikarioia izan zan buru Eukaristian eta Sestaoko pastoral moderatzaile eta parte hartu eban talde bateko kontsiliario dan Jaime Pizarrok haregaz alkar-meza emon eban. Mariaren esanetan, “ospakizun honetan, gure Iparrorratza, Jesus dala ikusi genduan eta beronek gidatzen gaituala eta zorionerako bidea aurkezten deuskula. Mundu zoriontsuagoa danontzat. Horixe izan zan eguneko mezua: Jesusen izarraren atzetik jarraitzea, zorionerako bidetik aurrera egitea da”.

Ondoren, bazkaria izan eben eta, bazkalostean, jaia, dantza eta musika, egunari amaiera bikaina emoteko. Elorduik azaldu dauanez, “egun ederra izan zan. Neska-mutilek zein begiraleok gozatu egin genduan”.

Bika eguna. Sestao
Bika eguna. Sestao
Bika eguna. Sestao
Bika eguna. Sestao
Foto de familia del "Bika Eguna" de ayer en Sestao