27-07-2024 Sábado, XVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 AdiØn_ Bilboko Eleizbarrutiaren alerta-zerbitzua
01.02.2023

AdiØn_ Bilboko Eleizbarrutiaren alerta-zerbitzua

Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailak 'AdiØn' aurkeztu dau gaur, informatikarako gotzaitegiko sailagaz. testu-mezularitza bidezko alerta-zerbitzua da, indarrean dagoan beste hainbati gehitzen jakona. Gura daben guztiek eskuratu leikie, beren-beregi prestatu dan galdeketaren bidez harpidedun egiten badira.

AdiØn alerta-zerbitzua barri nabarmen edo interesgarriaren goiburu izango da. Dorleta Alberdi Komunikazinorako saileko zuzendariaren esanetan, “alerta honen bidez gertaera nabarmen bati buruzko lehenengo abisua emon gura deutsegu hartzaileei. Izenburu bat bialduko da eta, kasu batzuetan, esteka”.

 

Alberdik azaltzen dauanez, “lehenengo azpimarra edo izenburu honen ostean, sailak barria landu eta Eleizbarrutiko webean argitaratuko dau. Aurrerago, bidezkoa danean, barri hori sakontasun handiagoz eta ikus-entzunezko bitartekoez hornituta aurkeztuko da Eleizbarrutiko aldizkarian. Orokorrean, alertatik analisira garatzen dan prozesua da. Berehalakotik, Alkarren Barri – Comunicación aldizkaria lako hileroko agerkarira”.

AdiØn

Soiltasuna lehenetsiz

Soiltasuna lehenetsi gura da, eskatzean zein jasotean. Galdeketa erraz bati erantzutea da nahiko harpidedun egiteko. Une horretatik aurrera, interesatuak testu-mezularitzaren bidez bere mugikorrean jasoko ditu Komunikazinoarako Eleizbarrutiko Sailetik bialdutako alerta guztiak. Horixe da bidea.

Beste zerbitzu bat

AdiØn alerta-zerbitzua, sailak informazinoa jadesteko eta gardentasuna sustatzeko garatzen diharduan gainerako ekintzei gehituko jake.

Esate baterako, orain dala hilabete, astero aurkezten dan asteko barri nabarmenak jasoten dituan orrira harpidetzeko aukera martxan jarri zan eta egunen buruan gero eta jente gehiago erakarten dau.

AdiØn
Bilboko Eleizbarrutiaren barri-emoteak

“Comunicación – Alkarren Barri” eleizbarrutiko aldizkariaren euskarri digitalaren bidez alkartee guztietara eta jakin-mina daben nobanako guztiengana eroan gura dira barririk aitagarrienak. Euskarri digitalean, testuez gainera, ikus-entzunezko bitartekoak eskaintzen dira eta lagungarriak jaisteko, irudiak eskuratzeko…, aukera emoten da. Guzti horreek, paper-euskarrian eskainitako informazinoa osatu eta aberastu egiten dabe. Laster emongo da harpidedun egiteko eta edukiok hilero jasoteko aukera.